News

Bat egin klima-aldaketaren aurkako ATTUNE erronkarekin eta irabazi tokiko produktuen saski bat

First publication date: 11/12/2023

Zure eguneroko jarduerek kliman duten eragina murriztu nahi duzu eta zerbait egitea gustatuko litzaizuke? UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko eta Transferentziako Errektoreordetzatik hori lortzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Helburua da unibertsitatea gero eta jasangarriagoa izan dadin laguntzea, deskarbonizazioa sustatuz. Lehendabizi gizabanakoaren bizimodutik abiatuta egiten da, ondoren talde mailan lan egiteko eta unibertsitate-komunitate osoak duen eragina murrizteko xedearekin.

Gainera, plataforma honen lurreratzea ospatzeko, hurbiltasunezko produktuez betetako lau Gabonetako saski zozkatuko dira!