Jatorri kimikoko hondakin arriskutsuak: sailkatzeko eta minimizatzeko orientazio praktikoak

Jatorri kimikoko hondakin arriskutsuak: sailkatzeko eta minimizatzeko orientazio praktikoak

Helburuak

  • Sortzen diren hondakin kimikoen kantitateari eta horien kudeaketari lotutako kostu ekonomikoari buruzko informazioa ematea, sentsibilizaziorako beste elementu bat den aldetik.
  • Kimika Fakultatean sortzen diren hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzea, erabili beharreko ontziak eta edukiontziak behar bezala aukeratzea, horiek biltegiratzeko gomendioak ezagutzea eta horiei emango zaien azken helmuga edo tratamendua aztertzea.
  • Hondakin arriskutsuak egunero kudeatzeko, esperientziak partekatzeko eta kudeaketa hori hobetzeko eta aurrera egiteko zalantzak argitzeko jarduera-ildo batzuk eskaintzea.

Edukiak

  • Jatorri kimikoko hondakin arriskutsuen sorrera eta kudeaketa-kostuak: hondakin kimiko nagusiak eta ekoizpenaren bilakaera UPV/EHUn eta Kimika Fakultatean (2017-2022).
  • Jatorri kimikoko hondakinak; kudeaketa-prozedura: sailkatzea, ontziratzea, etiketatzea, biltegiratzea eta tratatzea.
  • Irakaskuntza- eta ikerketa-laborategietan hondakin kimikoak minimizatzeko jarraibideak eta prestakuntza-ekimenak.
  • UPV/EHUko hondakinak kentzean izandako gorabeherak aztertzea.

Eguna eta tokia

  • Noiz: 2023ko urtarrilaren 18an, 10:00etatik 12:00etara
  • Non: UPV/EHUko Kimika Fakultateko Areto nagusia

Ematen dute:

  • Aitor Martín. SARPI Ibérica SLU, UPV/EHUko jatorri kimikoko hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen enpresako Laborategiko burua eta Sarreren Kontroleko teknikaria.
  • Isaac Barrio.UPV/EHUko Hondakinen Gestio eta Ingurumen Kalitaterako Teknikaria.

Informazio gehiago nahi izanez gero

UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritza