Las dos revoluciones cosmológicas del siglo XX. Emilio Elizalde, Profesor de Investigación Ad Honorem CSIC
Date
19/11/2025, 12:00
Hours
Wednesday
Location
Location
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Cycle
Zientziaz eta Teknologiaz berbetan: 2025eko Udazkeneko Jardunaldiak
Eguna: 2025/10/19
Ordua: 12:00
Lekua: Paraninfo
Laburpena
Joan den mendean, astronomo eta zientzialari aitzindariek urratsez urrats egin zuten aurrera, unibertsoaren gaur egungo ulermena lortzeko. Antzinatean, unibertsoa deskribatzen saiatu ziren, eta, horretarako, hamaika mito eta elezahar erabili zituzten. Anaximandrok Atlas Lurraren sostengatzaile gisa desegin eta kosmosaren lehen eredu zientifikoa eraiki zuen arte. Azken ehun urteetako aurkikuntzek, bi bolada iraultzailetan, erabat aldatu dute gure ikuspegia: txikia, estatikoa, aldaezina eta betierekoa izatetik, izugarria eta dinamikoa izatera igaro da, ia ezerezetik abiatuta, duela 13.800 milioi urte, era azeleratuan espantsioan egon arte. Baina agian beste unibertso batetik etor liteke. Edo beste askoren artean bakarra izatea, eta horrek azal lezake zergatik diren konstante kosmologikoak eta zergatik egiten duten posible gure existentzia.
Hizlariaren datuak
Emilio Elizalde profesorea Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC-UAB) Espazioko Zientzien Institutuko nazioartean ospe handia duen "Fisika Teorikoa eta Kosmologia" taldearen sortzailea da. Honoris Causa profesorea da bi unibertsitatetan, eta gaur egun CSICeko Ad Honorem profesorea. Akademiko bisitaria izan da MITen eta lehen mailako beste erakunde batzuetan hainbat aldiz. Japoniako gobernuak birritan saritu du aparteko gonbidatu bezala eta CSICen "meritu zientifikoari” emandako lau sari jaso ditu. Zientziaren Europako Fundazioaren Adituen Elkargoko kidea da, eta halaber, Bartzelona Graduate School of Mathematics-ekoa (BGSMath). Espainiako Alexander-von-Humboldt Elkarteko lehendakariordea izan zen ere. Hirurehun artikulu baino gehiago eta hamabost liburu baino gehiago idatzi ditu, eta, egun, hein handi batean, dibulgazio zientifikoan aritzen da.
Communication information
- Title: Las dos revoluciones cosmológicas del siglo XX
- Authors: ZTF-FCTko dekanotza
- Speaker: Emilio Elizalde, Profesor de Investigación Ad Honorem CSIC