Breadcrumb

Equipo de mejora: Horarios sostenibles

Hobekuntza-taldea: Ordutegi jasangarriak ZTF-FCTn

Irakasleen ordutegien osaketarako prozeduraren berrikuspena Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Eredu jasangarri baten proposamena

Ordutegi jasangarriak ZTF-FCTn  hobekuntza-taldea, ZTF-FCTko zuzendaritza-taldeak sustatua eta UPV/EHUko Kalitate Katedrak bultzatua izan da.

Hasierako enkargua honakoa izan da: “Irakasleen ordutegien osaketarako prozeduraren berrikuspena Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Eredu jasangarri baten proposamena”.

Ondokoak izan dira taldearen partaideak:

  1. Amaia Orbea (Biologia, 1. mailako koordinatzaile ohia)
  2. Iñigo Etxebarria (Fisika, 4. mailako koordinatzaile ohia)
  3. Amparo Varona (Ingeniaritza Elektronikoa, 1. mailako koordinatzailea)
  4. Maite Herrero (Kimika, Titulazioaren koordinatzailea eta 1. mailako koordinatzaile ohia)
  5. Fernando Varona (Ingeniaritza Kimikoa, 1. mailako koordinatzailea)
  6. Julia Cuevas (Geologia, 2. mailako koordinatzaile ohia)
  7. Ana María Valle (Matematika, 2. mailako koordinatzailea)
  8. Jesús Mª Arizmendi (Biokimika eta Biologia Molekularra, 2. mailako koordinatzailea)
  9. Fernando Hernando (Bioteknologia, 4. mailako koordinatzailea)
  10. Mikel García (Fisikako 3. mailako ikaslea eta GIBeko partaidea)
  11. Ibon Sagastabeitia (Hobekuntza-taldeko koordinatzailea eta Irakaskuntzaren Plangintzarako Dekanordea)
  12. Begoña Antón (Zentruko Teknikaria)
  13. Gloria Areitio (Kalitate Katedraren bideratzailea)

Hobekuntza-taldea, kurtso akademiko bakoitzean, fakultateko graduetako irakasleen ordutegi-antolaketa eta moldaketa-prozesua hobetzeko beharrak bultzatuta sortu da.

Zuzendaritza-taldeak beharrezkotzat jo du arau argiak ezartzea, gelen eta ordutegien kudeaketan parte hartzen dutenen (koordinatzaileen eta zentrua beraren) lana erraztu eta sinplifikatzeko. Hobekuntzak, inplikaturiko prozeduren “erabiltzaileen”, hau da, ikasle, irakasle eta AZPen,  mesedetara bideratu beharko dira ezinbestean.

Honakoak izan dira helburuak:

  • Ordutegi jasangarriak sortzeko ildoak zehaztea. Arauak ezartzea sailetan adosten diren ordutegiek hainbat ikasturtetarako balio dezaten, urte bakoitzeko egutegia edozein dela ere. Kasu batzuetan gomendagarria da arauak ezartzea (“derrigorrean” bete beharko direnak) eta beste batzuetan gomendioak ematea.
  • Behin ordutegiak finkatuta, ezinbesteko diren aldaketak egitea arautuko duten jarraibideak definitzea.
  • Ordutegien aldaketa eskatzeko jarraibideak ezartzea.