Seminarios y Conferencias

Conferencia Conferencia

Nobela (eta gizarte) beltza: Toure Ikertzailea eta San Fratziskoko beltza

Cuándo y dónde

Desde: 28/10/2015 Hasta: 21/10/2015

Ciclo

Polis

Imagen

Descripción

Nobela (eta gizarte) beltza

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduaren Kurtso Hasierako Hitzaldia, Jon Arretxe idazlearekin

Urriaren 28an, asteazkenean, 11:30tan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen Auditoriunean

Hitzaldi honetan Jon Arretxek nobela beltza eta gure gizarteko bazter ilunen arteko loturak aztertuko ditu, Morto Vivace, 2007 (Paris), Fatum, 2008 (Lisboa) Xahmaran, 2009 (Istanbul eta Munich) Tangerko Ametsak, 2011 (Tanger eta Bamako), 19 Kamera, 2012 (Bilboko San Frantzisko), 612 Euro, 2013 (Bilboko San Frantzisko)eta Hutsaren Itzalak, 2014 (Bilboko San Franzitsko). Bere esperientziez eta lan metodologiaz jarduten du, nobela batzuetako Toure protagonista den San Franziskoko irudiak erakustearekin batera.

Jon Arretxe euskal idazlea da. Bere herrian lehen ikasketak egin zituen eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu eta baita doktore gradua ere "Basauriko euskara" tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldunzaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero gorputz hezkuntzako ikasketak ere egin zituen eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Kirola egitea eta bidaiak egitea gustatzen zaio. Arbizun bizi da, Nafarroako Sakana haranean, Gasteiz, Iruñea eta Donostiatik erdibidean.

Besteak beste, 612 euro nobela idatzi du. Hona hemen bere kontrazala:

Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.

19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.

Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana