Noticias

null

EhuGune-k Eusko Ikaskuntzaren 100. urteurrenean

Fecha de primera publicación: 26/11/2018

Eusko Ikaskuntzaren 100. urteurrenaren aurrean, 2018ko Azaroaren 24an Oñatin ospatzen den ekitaldi ederraren aurrean, EhuGune-k bere zorionik beroenak adierazi nahi ditu, bazkide diren eta izan diren guztiei zabaltzen dizkiolarik.

Bezperan, 2018ko azaroaren 23an Eusko Ikaskuntzak Oñatiko San Migel Parrokian bere liburu zuriaren oinarriak aurkeztu ditu. Txosten interesgarri honetan hausnarketa garrantzitsu eta egokiak garatzen dira, ehuGunek 2011. urtetik jorratzen dituen gai aunitz dokumentu soil batean bildurik. Dokumentu honekin bat eginik, eta hedatuz, ehuGune-k ospakizun hauetan ere bai parte hartu izan du bai modu zuzenean, eta baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, ikasle doktoregai eta ikerlari buru belarri aritu direlako, liburu berdera eta liburu zurira eraman duen hiru urteko bidean zehar. Bidearen emaitzak esteka honetan aurkitzen dira.

Baina horrez gain ehuGune-k jardunaldi berezi batekin omendu nahi izan du 100. urteurrenaren ospakizuna eta liburu zuriaren sorrera. Ospakizuna 2018-11-24an, larunbatarekin egiten da, goizeko 11tan, Oñatiko Foruen Enparantzan, Euskal Herriko hiru lurralde erakundeen ordezkariekin, Iparralde, Nafarroa eta Euskadiko presidente zein lehendakariarekin. Dantzaldia, musika, abesbatza izango dira jai giroan. Baina ehuGunek ospakizunetan parte hartu nahi izan du modu osagarrian. Izan ere mintegi berezi bat antolatu du larunbat goizerako, Oñatin egoitza duen Nazioarteko Zuzenbidearen Soziologiaren Institutuarekin batera, Antia izena duen egoitzan. Bertan ehuGuneko zuzendaria, Joxerramon Bengoetxea irakasleak, Eusko Ikaskuntzaren ospakizunaren garrantzia azalduko die International Master in Sociology of Law ikastaroko ikaslei, mundu osotik datozenak, eta hizlari gisa parte hartuko duten ikerlari akademikoekin, alegia Sarah Blandy eta Robert Home. Coffee Seminar honetan,

Horretarako aukeratu den gaia lurraldea eta jabetza edo jabegoa da. Sarah Blandy aditua da jabetzaren inguruko teorietan, eta kontzepzio liberal klasikoari kontzepzio komunala kontrajartzen diona azalduko du. Robert Home aldiz lurraldearen plangintzan aditua da ekonomiaren ikuspegitik. Bi kontzeptu hauek oso garrantzitsuak dira eta izan dira Euskal Herriaren ulermenean. Eusko Ikaskuntzaren liburu zurian lurraldearen eraentza, orekak eta gobernantzak jorratzen dira eta kontzeptu gakotzat jotzen dira. Neurri batean jabetzak eta jabegoak lurraldea markatzen dute. Pribatua denean, lurraldearen zatiketa eta isolamendua ekar dezake, dominio edo jabego hertsia dakar, norberaren eremu pribatua balitz bezala, kontzeptzio liberalean pertsona beraren askatasunaren luzapen gisa ulertzen delarik. Aldiz, jabetza komunalaren ideiarekin edo jabetza indibidualaren izari sozialarekin batera, jendartea, publikotasunaren ideia azpimarratzen da eta lurrak, denon erabilpen (usu) eta disfrutatzerako (fruitu). Horrela lurraldea osatuz doa. Lur komunak, paisaia komunak, herrien osaketak, mendi guneak, bazkalarre zein baso edo oihan, herrien arteko bideak eta gune desberdinen jorraketa lurralde identitate jakin bat dakarrela. Mintegi honetara bertaratuko diren entzuleen artean, zuzenbide zibileko Commons gaian adituak (Itziar Alkorta, UPV/EHU), mendi gaietako administratibistak (Xabier Ezeizabarrena, UPV/EHU), Lurralde Antolamenduaren gobernantzan adituak (Izaskun Iriarte, Eusko Jaurlaritza) eta ekonomia aditua de Jose Ignacio García Ramos jauna, Eusko Ikaskuntza eta Oñatiko Institutuko laguna dira.

Eventos

— 20 Resultados por página
Mostrando el intervalo 1 - 20 de 101 resultados.