Hitzaldia: datu publikoetatik balio sozialera / Charla: del dato público al valor social
Noiz eta non
2026/10/05
Deskribapena
Ikerketa Talde Gureiker-ek urriaren 5ean “Datu publikotik balio sozialera” izeneko hitzaldi-lantegia antolatu zuen, datuen bistaratzean eta komunikazioan oinarrituta.
Saioa ikasleei, irakasleei eta hedabideetako profesionalei zuzenduta egon zen, eta Diego Álvarez de Meaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Datu Irekien Zerbitzuko arduradunak, eta bere taldeak hartu zuten parte. Open Data Bizkaiaren lana aurkeztu zuten. Halaber, Irene Tobajas izan zen saioan, Open Data Bizkaiaren Datu Kazetaritzako Erronkaren aurreko edizioaren irabazlea. Bere esperientzia eta ‘Bizkaiko eskola-kirolaren anatomia eta genero-arrakala’ erreportajea egiteko prozesua partekatu zituen.
Jardunaldia, gainera, Datu Kazetaritzaren Erronkaren bigarren edizioaren baitan kokatu zen. Gureikerrek eta Open Data Bizkaiak elkarlanean bultzatutako ekimena da, eta proposamenak aurkezteko epea azaroaren 20ra arte egongo da zabalik.
Datuetatik abiatuta kontatzeko istorio on bat baduzue, Gureikerretik erronkaren edizio berri honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
---
El Grupo de Investigación Gureiker organizó el pasado 5 de octubre la charla-taller “Del dato público al valor social”, centrada en la visualización y comunicación de datos.
La sesión, dirigida a alumnado, profesorado y profesionales de los medios, contó con la participación de Diego Álvarez de Meaza, responsable del Servicio de Datos Abiertos de la Diputación Foral de Bizkaia, y su equipo, que presentaron el trabajo de Open Data Bizkaia . También participó Irene Tobajas, ganadora de la pasada edición del Reto de Periodismo de Datos de Open Data Bizkaia, quien compartió su experiencia y el proceso de elaboración de su reportaje ‘Anatomía del deporte escolar en Bizkaia y su brecha de género’.
La jornada se enmarcó además en la segunda edición del Reto de Periodismo de Datos, impulsado por Gureiker en colaboración con Open Data Bizkaia. El plazo para presentar propuestas permanecerá abierto hasta el 20 de noviembre.
Si tenéis una buena historia que contar a partir de datos, desde Gureiker os animamos a participar en esta nueva edición del reto.