Open Data 2026 Datu-Kazetaritzaren Erronka / Reto de Periodismo de Datos Open Data 2026
When and where
11/09/2026
Description
Bizkaiko Foru Aldundiak, Open Data Bizkaia ren bidez, Datu-Kazetaritzaren Erronkaren edizio berri bat ireki du. Ekimenaren helburua da datu irekiak sustatzea, kazetaritza-analisirako, komunikaziorako eta ikerketarako tresna gisa.
Deialdiak Bizkaiko datu irekien multzoak erabiltzen dituzten proiektuak aurkeztera gonbidatzen du, istorio argiak, bisualak eta zorrotzak garatzeko. Proiektuak beste informazio-iturri publiko batzuekin osatu ahal izango dira.
Edizio honetan, erronkak hiru kategoria ditu: datuen bistaratzea, datuetan oinarritutako ikus-entzunezko narrazioa eta datuetan oinarritutako ikerketa kazetaritzakoa.
Ekimen hau Open Data Bizkaia, Bizkaiko Foru Aldundiaren, eta EHUko Gureiker ikerketa-taldearen arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan garatzen da. Hitzarmenaren helburua Bizkaiko datu irekien katalogoaren aprobetxamendua sustatzea da, kazetaritzarekin, komunikazioarekin, prestakuntzarekin eta ikerketarekin lotutako jardueren bidez.
Proiektuak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 20ra arte egongo da zabalik. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira.
---
La Diputación Foral de Bizkaia, a través de Open Data Bizkaia , ha abierto una nueva edición del Reto de Periodismo de Datos, una iniciativa destinada a fomentar el uso de datos abiertos como herramienta para el análisis, la comunicación y la investigación periodística.
La convocatoria invita a presentar proyectos que utilicen los conjuntos de datos abiertos de Bizkaia para desarrollar historias claras, visuales y rigurosas, pudiendo complementarse con otras fuentes de información pública.
En esta edición, el reto contempla tres categorías: visualización de datos, narrativa audiovisual sustentada en datos e investigación periodística basada en datos.
La iniciativa se desarrolla en el marco del convenio de colaboración entre Open Data Bizkaia, de la Diputación Foral de Bizkaia, y el grupo de investigación Gureiker de la EHU. El acuerdo busca impulsar el aprovechamiento del catálogo de datos abiertos de Bizkaia mediante actividades vinculadas al periodismo, la comunicación, la formación y la investigación.
El plazo para presentar los proyectos permanecerá abierto hasta el 20 de noviembre de 2026. Los proyectos pueden presentarse a través de la sede electrónica de la Diputación Foral de Bizkaia.