DISPONIBILIDADES BOLSAS 2026 eus

TEKAZELen LAN POLTSAK. HOBESPENAK ZEHAZTEKO EPEA (2026)

TEKAZELen lan-poltsak. Hobespenak zehazteko epea (2026)

2026ko otsailaren 9tik 20ra, biak barne, lan poltsetako kideek lan-eskaintzak jasotzeko hobezpenak zehaztu ahal izango dituzte. 

Interesdunek Lan Eskaintzen Atarian zehaztu ahal izango dituzte prozedura honetan adierazitako aukerak. Horretarako, saioa hasi behar dute beren erabiltzailea (NANa, letra eta guzti) eta pasahitza sartuta, honako esteka honetan:

https://gestion-enplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/generico_login.jsp

Behin saioa hasita "Zure eskariak" atalean sartu behar da. Lan eskaintzetarako hobespenak zehazteko sakatu behar da  lan poltsa bakoitzaren eskuinean dagoen gezi berdea.

Aukerak nahi adina aldiz aldatu ahal izango dira epearen barruan, baina 2026ko otsailaren 20ko 24:00ak baino lehen gordetzen diren azkenak baino ez dira baliozkoak izango.

2025eko otsailaren 1etik 10era, biak barne, lan poltsetako kideek zehaztu ahal izango dituzte haien aukerak

Interesdunek (2029-2022 EPEko prozesuetan sartzen diren langile berriak barne) Lan Eskaintzen Atarian zehaztu ahal izango dituzte prozedura honetan adierazitako aukerak. Horretarako, saioa hasi behar dute beren erabiltzailea (NANa, letra eta guzti) eta pasahitza sartuta, honako esteka honetan:

https://gestion-enplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/generico_login.jsp

Behin saioa hasita "Zure eskariak" atalean sartu behar da. Lan eskaintzetarako hobespenak zehazteko sakatu behar da  lan poltsa bakoitzaren eskuinean dagoen gezi berdea.

Aukerak nahi adina aldiz aldatu ahal izango dira epearen barruan, baina 2025eko otsailaren 10eko 24:00ak baino lehen gordetzen diren azkenak baino ez dira baliozkoak izango.