Eduki publikatzailea

#EmakumeekinBai

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/18

Giza-zientzien inguruan badaude hainbat eta hainbat emakume ikertzaile, akademiko edo aditu kalitatezko lana egiten dutenak, ikusgarritasun gutxirekin ordea.

Ohikoa da emakumeak azpi-errepresentatuta egotea giza-zientzien arloko ekitaldietan (konferentziak, kongresuak, mahai-inguruak…). Azpi-errepresentazio hau murrizten laguntzeko asmoz eta emakume adituen lana ikusgarriago egiteko, UPV/EHUko talde batek #SíConMujeres (#EmakumeekinBai) ekimena sortu zuen 2018 maiatzean.

Ekimen hau sortu egin zen espainiar gizon profesionalen talde batek manifestu bat idatzi zuelako, ekitaldiren baten emakume aditurik egon ezean parte hartuko ez zutela esanez. Horrela sortu zen #NoSinMujeres (#EmakumeekinEz).

Manifestu hau osatzeko, emakume alde bat batu egin zen aurrepausu bat eman eta ikustarazteko. Horrela, #SíConMujeres (#EmakumeekinBai) hashtag eta online plataformak giza-zientzietako ekitaldiak antolatzen dituztenei laguntzea du helburu, euren lan eta esperientzia komunika dezaketen emakumeekin kontaktua errazten eta gizartean ikusgai jartzen.

UPV/EHUtik, Sara de la Rica Goiricelayak, Ekonomian Katedraduna eta ISEAK Fundazioko Zuzendariak, deklarazioa sinatzen du, unibertsitateko beste hainbat irakasle eta ikertzaile emakumeekin batera.

Ekimenaren #SíConMujeres (#EmakumeekinBai) web orrian ikus daiteke emakumeen zerrenda espezialitate alorretan banatuta. Honez gain, giza-zientzietako emakume aditu guztiak erregistra daitezke, zerrendako parte izateko eta behar izanez gero, ekitaldietan parte hartzeko deituak izateko.