Eduki publikatzailea

A25 - UPV/EHUko emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/17

Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Berdintasunerako Zuzendaritzak Jardunaldi hau antolatu du Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian, 2022ko azaroaren 22an.

Egitaraua

  • 10:30etan: Aurkezpena, Elena Leiñena Mendizabal UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendariaren eskutik.
  • 10:35etan: Mahai ingurua: Alkoholak eta beste droga batzuek eragindako sexu-indarkeria (sumisio kimikoa). 
    Ikusi bideoa
    • Gabriela Peña y Lillo, Madrilgo Leonor Infanta ospitaleko medikua.
    • Begoña Varela, Bilboko udaltzaingoko ofizial-ordea.
    • Beatriz Ilardia, genero eta sexu indarkerietan abokatu aditua
    • Aitziber Bañuelos, gizarte hezitzailea eta Eraikiz kolektiboko kidea.
  • 11:45etan: Itxiera, Aitor Zurimendi Isla, UPV/EHUko idazkari nagusiaren eskutik.