Eduki publikatzailea

Beldur Barik Jarrera lehiaketaren 10. edizioa martxan dago.

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/10

Irudia

Beldur Barik programaren xedea da emakumeek jasatzen duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatu. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, poemak, argazkiak, dantza, laburmetraiak, hiri esku-hartzeak…

12-26 urteko bitarteko gazteek harte dezakete parte, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten dutenak.

Hiru kategoria daude:

  • 1. kategoria (2006 eta 2007 bitartean jaiotakoak)
  • 2. kategoria (2001 eta 2005 bitartean jaiotakoak)
  • 3. kategoria (1993 eta 2000 bitartean jaiotakoak)

Lanak aurkezteko epea:2019ko irailaren 9tik, azaroan 5a arte.

Informazio gehiago:       www.beldurbarik.eus

                                      info@beldurbarik.eus