Eduki publikatzailea

Biscay Bay Startup Campus

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/20

Biscay Bay Startup Campus, euskal ekintzailetzaren ospakizuna urriaren 1etik 6ra egingo da ekitaldia, Bilbon, iparraldeko startup onenak eta eskualdeko gazte ekintzaileak elkartzeko asmoz.

Emakumeak lider. BBSCren lehen edizio honetan, babes berezia emango zaie emakume liderrei. Programazioaren zati handi bat emakume erreferenteek zuzendu dute, eta haien istorioak eta arrakastak bultzada emango die laneko proiekturen bati ekitea planteatzen ari diren emakume gazteei.

BBSC jardueraz betetako astea da. Aurreneko hiru egunetan (astelehenetik asteazkenera), industrien Speed Networking saioak izango dira Docken, doan. Ostegunean hasiko da ekitaldi nagusia: ekintzaileak bizikide izango dira 3 egun eta 2 gauez. Egunez, prestakuntza tailerrak, hitzaldi inspiratzaileak eta Speed Mentoring saioak egingo dira sektore bakoitzeko adituekin batera, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

Zatoz ekimenaren jaira! 

Founderra zara? Hazten ari den startup bateko liderra? Elon Musk zure jainkoa da? Adarbakarrekin amets egiten duzu? Zure profila edozein dela ere, Biscay Bay Startup Campusean leku bat dago zuretzat.