Eduki publikatzailea

EHUk etenaldi instituzionala egingo du, bihar, asteartea, Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren aurka

Errektoretza taldeak hiru campusetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dio unibertsitateko komunitateari astearterako, azaroak 25.

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) errektoretza taldeak Emakumeen kontrako Indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunarekin bat egiten du eta etenaldi instituzionala egitea erabaki du asteartean, irailaren 25ean. Hala, unibertsitateko komunitate osoari deia luzatu dio Gasteizen, Donostian eta Leioan egitekoak diren elkarretaratzeetan nahiz gainerako zentroetan deitu daitezkeenetan.

11:00etatik 11:15era egingo dira aurreikusitako elkarretaratzeak: Gasteizen, Letren Fakultateko eskaileretan; Bizkaian, Mikel Laboa plazan eta Donostian, Barriolako aterpean.