Eduki publikatzailea

Emakunderen beka baten laguntzaz egindako azterketa batek polizien atxiloketa-prozesuetan emakumeek bizitako esperientzia analizatzen du

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/09

Emakunderen beka baten laguntzarekin Lohitzune Zuloagak, Estibaliz de Miguelek eta Miren Ortubayk egindako Experiencia de la detención policial en las mujeres de la Comunidad Autónoma del País Vasco izeneko ikerketak 2011-2016 epean EAEn poliziak atxilotutako emakumeen esperientzia aztertzen du, genero-ikuspegitik.  Helburua fenomenoaren dimentsioa eta ezaugarriak ezagutzea izan da, arau-hausteak egin izanaren akusaziopean gure lurraldeko polizia-etxeetatik igarotzen diren emakumeen bizipenari arreta berezia eskainiz.

Informazio gehiago Emakunde aldizkarian eta Irekian, aurkezpenaren grabazioa osorik.