Eduki publikatzailea

Harrotasuna zientzian. Zientzia esparruko sexu eta genero aniztasunari buruzko jardunaldia

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/27

Eguna: ekainaren 29a
Ordua: 19:00etan
Lekua: Bidebarrieta Liburutegian (Bilbo)

Datorren ekainaren 29an, LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatu eta hurrengo egunean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian Harrotasuna zientzian izeneko ekitaldia izango da. Harrotasuna zientzian zientzia esparruko sexu eta genero aniztasunari buruzko jardunaldia da eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Ortzadar LGTBI elkarteak eta UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatzen dute bigarrenez. 

Ekimena Bilbao Bizkaia HARRO programaren barruan dago, eta Bidebarrieta Kulturgunea, DIPC (Donostia Physics Center) eta CFM (Materials Physics Center) erakundeen laguntza du, baita Eusko Jaurlaritzaren babesa ere. 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektore Eva Ferreirak zabalduko du jardunaldia eta, ondoren, 15 minutuko lau hitzaldi labur izango dira. Hitzaldietan sexu eta genero aniztasunarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira, soziologiaren, medikuntzaren edo neurozientzien ikuspegitik, besteak beste.  

Hitzaldiak: 

  • Daniel Ruiz Gabarre, neurozientzialaria: ‘LGTBIQA+ aniztasuna Zientzian: egungo egoera eta berdintasunaren aldeko ekintzak’ 
  • Gracia Trujillo, soziologoa: ‘Hezkuntzaren esparruko binarismo sexu-generikoetatik harago pentsatuz’ 
  • Daniel García Abiétar, medikua: ‘Pertsona transei osasun-laguntza ematea ekoizpen material eta identitario gisa’ 
  • Aitzol Garcia-Etxarri, fisikaria: ‘Zientzia dibertsifikatzeko erronka’