Eduki publikatzailea

Haurren kontrako sexu abusuen Sekretua hausten IV. Jardunaldiak

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/29

Kartela

Gaur egun 4 neskatotatik batek eta 7 mutikotatik batek abusu sexuala jasan du 13 urte bete baino lehenago. Kasuen % 90-ean erasotzailea haurraren familia edota inguru hurbilekoa da. Kontutan izateko datua da familia barruko abusu sexualen kasuen % 2a baino ez dela ezagutzera ematen gertatzen ari den momentuan.

Problematikari hurbilpena egiteko asmoz, Azaroaren 20an 8:45tatik 14:30etara Bizkaiko Kanpuseko Areto Nagusian egingo den jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: "Haurren kontrako sexu abusuen Sekretua hausten IV. Jardunaldiak"

Parte hartzera animatzen zaituztegu hurrengo linkean klikatuz izena ematen: https://forms.gle/ABeMS6Ugkhk7WUYg8   

Zalantzarik izanez gero hurrengo helbidea jarri dugu martxan: jardunaldiak2019@gmail.com

Azaroaren 16 baino lehenago izena ematen dutenek jardunaldietako ziurtagiria egunean bertan jaso ahalko dute harrera mahaietan.