Eduki publikatzailea

IKD-Jendartea

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/18

Irudia

Kaixo guztioi,

Bi urteko geldialdiaren ondoren, aurten, berriz ere, IKD-Jendartea antolatu dugu, Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europar Astea dela eta.

IKD-Jendarteak bilgune izan nahi du berrikuntza esperientzien truke eta eztabaidarako. Aurtengoan, IKD i3 estrategiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu aurrean ditugun erronka berrien testuinguruan. Hauxe izango da, beraz, aurtengo jardunaldiaren ildo nagusia: Erronkak. Gaur egungo gizarteak planteatzen dizkigunetatik abiatuz eta horiei erantzun nahian, gure unibertsitatean eta IKD i3 estrategiaren baitan, abian ditugun hiru programa edo tresna aurkeztuko ditugu (IKDi3 Laborategiak, Formazio Duala eta Erasmus+ proiektuak), horien inguruko hausnarketa bultzatzeko asmotan.

Bide batez, jardunaldiaren amaieran, honako aitorpen hauek egingo ditugu:

  • Docentiaz programan bikain lortu duten irakasleei
  • Akreditazio instituzionala lortu duten zentroei
  • Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuko ebaluatzaileei

Zuek, ekimen ezberdinen bidez, arlo honetan ahalegin handiak egiten dituzuenez, jardunaldi honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Horrela, guztion artean, gurea den IKD i3 estrategia egungo erronketara egokitzearekin batera, bere garapenean aurrera pausuak eman ahal izango ditugu.

Jardunaldia 2022ko urriaren 27an ospatuko da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, goizeko 9:30etatik 14:00ak bitartean.

Zuen bertaratzea baieztatzeko arren eskatzen dizuegu honako inprimaki hau bete dezazuela.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat