Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiak (UPV/EHU) aurkeztu du: Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: Sexu- eta genero-aniztasunarekiko pertzepzioak eta jarrerak izeneko txostena

Lehenengo argitaratze data: 2022/07/14

Txosten honek Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexueta genero-aniztasunarekiko pertzepzioak eta jarrerak (aurrerantzean, Neurtu 2021) azterlanaren analisitik etorritako emaitza nagusiak biltzen ditu. Euskadiko biztanleek diskriminazioaren inguruan dituzten pertzepzioei eta jarrerei buruzko Inkestak (aurrerantzean, EPADE 2020) irekitako bideari jarraitzen dio azterlan horrek. EPADE inkesta aitzindaria da gure lurraldean, askotariko gizarte-errealitatearekiko eta berdintasunarekiko eta diskriminaziorik ezarekiko konpromisoaren aurrean Euskadiko biztanleriak dituen jarrera eta irekitasuna aztertzeari dagokionez.