Eduki publikatzailea

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, sareak ehundu

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/20

Irudia
2023ko azaroaren 23a
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atala

Azaroak 25a, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, sare bat sortuko dugu erasotzaileengandik babesteko, elkar laguntzeko, elkar eusteko, erortzeko beldurra kentzeko, erasotzaileak inguratzeko eta erori ezkero batzeko.

Ekintzan zehar gaiari buruz hitz egingo da eta sare fisiko bat egingo da eskolako barandillan lotuta uzteko. Sarea egiteko material desberdinak erabiliko ditugu: soka, tela tira, artilezko hariak...

Norbaitek ezin badu etorri, parte hartzeko aukera izango du berak/beraiek egindako sare bat ekarriz. Azaroaren 23an, 11:00etan, azterketa gelan, sare guztiak sare nagusi batean integratuko dira.