Eduki publikatzailea

Soldata-arrakala Espainiako unibertsitate-sistema publikoan

2023ko ekaina

Lehenengo argitaratze data: 2023/08/01

Unibertsitate Ministerioak, CRUE Unibertsitateek eta ANECAk, 2020an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Espainiako unibertsitate-sistemako soldata-arrakalari buruzko azterlan bat egin dute, gai berari buruz 2021ean egin zen txosten pilotuari jarraiki.

Txosten sakon eta interesgarria Mari Luz de la Cal Barredo, Aitziber Etxezarreta Etxarri eta Elena Martínez Tola Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek garatu dute, Arkaitz GalbeteJiménez Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzailearekin elkarlanean. Taldea Elena Martinez Tola ikertzaileak koordinatu du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Pilar Carrasquer ikertzailearen ikuskaritzapean.