ERALDATZEN-2021

ERALDATZEN 2021

Genero indarkeriak prebenitzeko programa UPV/EHU

Kartela
Izena emateko epea: 2020ko azaroaren 19tik abenduaren 11ra arte

Helburuak

Programaren helburu nagusia da abian jartzea gizonek kontzientzia hartzeko eta dagokien ardura beren gain hartzeko prozesu bat, eurekin zerikusi zuzena daukaten arazo honetan, genero indarkeriak prebenitzeko estrategia gisa.

Nori zuzendua

Programa gizonezko ikasleei bakarrik dago zuzenduta, espazio bat sortzeko gizonek gogoeta egin dezaten beren genero sozializazioaz eta genero indarkerien aurrean duten jarrerez, eta beren erantzukizun eta inplikazioari buruzko erabakiez. Ikasleok UPV/EHUko edozein campusetakoak eta edozein mailatakoak izan daitezke. Ikastaroan gehienez ere 80 ikaslek har dezakete parte.

Saioak

2021eko otsail-martxoak

Ikastaroa on line egingo dugu, astean behin bideo bilera batean elkartuz