UPV/EHUko genero indarkerien aurkako protokoloko kartela egiteko sariaren IV. edizioa

UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzatik jakinarazi nahi dizugu Genero indarkerien aurkako UPV/EHUko protokoloa hedatzeko ondorengo lehiaketa antolatu dugula. Lehiaketaren helburua protokoloa ezagutzera emateko kartelak egitea da, hauek gero unibertsitateko gela eta bestelako gune guztietan ipintzeko. Bertan UPV/EHUko ikasle guztiek har dezakete parte eta sari ederra irabazi.

Animatu!!!

Aurkezteko epea: 2021eko irailaren 13tik azaroaren 30era, biak barne 
Izen-emate orria Erregistro bidez aurkeztuko da eta lana CD, pendrive, wetransfer edo antzekoen bidez