IngeniatuZ 2026

IngeniatuZ

Eskaera egiteko epea ekainaren 22ko 12:00ak arte luzatzen da
Campusa elebitan izango da euskara eta gaztelera

Bilboko Ingeniaritza Eskolak, Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Farmazia Fakultateak, Gasteizko Ingeniaritza Eskolak eta Berdintasunerako Zuzendaritzak udako bi campus antolatu dituzte ingeniaritzaren eta zientziaren potentzial eraldatzailea ezagutu nahi duten DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat.

Ingeniatuz Araba: campusa ekainaren 29tik uztailaren 3ra egingo da, 9:00etatik 14:00etara, eta bertan praktikak egingo dira elektronika, automozioa, biologia edo ekosistemen funtzionamendua bezalako esplorazioen bidez.

Ingeniatuaz Bizkaia: campusa uztailaren 6tik 10era egingo da, 9:00etatik 14:00etara, eta bertan praktikak egingo dira, elektronika, telekomunikazioak, 3D inprimagailuak, biologia edo ekosistemen funtzionamendua bezalako esplorazioen bidez.

Formularioa