STEAM: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna (2026ko otsailaren 11a)
Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izatearen harira, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean, Berdintasun batzordea eta Bibliotekako lankideek, batera elkarlanean,”Emakumeak zientzian” izeneko erakusketa hau prestatu dugu. Bertan, historian zehar emakumeek izan duten ekarpen batzuk argitara ekarri nahi izan ditugu liburuen eskutik. Espero dugu erakusketara hurbiltzen diren guztiek zerbait berria ikasi edo ikusteko aukera izango dutela, edo beste barik, zientzian lan egiten dugunon guztion ekarpenak prisma edo ikuspegi berri batetik begiratzeko aukera izatea.
Erakusketa zabalik egongo da apirilaren lehenengo asterarte. Informazio gehiago esteka honetan aurki dezakezue: ”Emakumeak zientzian” izeneko erakusketa