Katalogoan bilatu

Albisteak

Emakumeari Buruzko Ikerketaro Mintegiazko erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Memoria Feministak I

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/30

Memoria Feministak I jardunaldien inguruan, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak gaur desagertua dagoen Emakumeari Buruzko Ikerketa Mintegiazko erakusketa antolatu du. Mintegiak 1981 eta 1994 bitartean UPV/EHUn aritu zen. Erakustetak, mintegiaren funtsa bibliografikoaren bilakera adierazten du, ikusputu historiko batetik. Gaur, funtsa hori Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan bertan kokatuta dago, bilduma berezi bat bezala. Erakusketarako, berrogeita hamar lan baino gehiago aukeratu ditugu, horien artean, emakumeari buruzko gaztelaniazko lehenengo ikerketak baita gure inguruko feminismoaren lehenengo argitalpen nabermenak ere. Hautaketa bibliografiko horretaz gain, dokumentu grafiko interesgarri batzuk erakusten dira: besteak beste, emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenaren lehengo mobilizazioen argazkiak, edota Euskadiko Emakumeari Buruzko Lehenengo Jardunaldien irudiak, 1977ko abenduan Leioako Campusean egin zirenak, orain dela 40 urte. Halaber, Emakumeari Buruzko Ikerketa Mintegiaren jarduera bizia adierazten da, adibide ugari erakutsiz: berezko argitalpenak, liburuen aurkezpenak, antolatutako eztabaidak, jardunaldi eta kongresuak, eta, UPV/EHUn egindako ikerketaren parte hartzearen ondorioz, doktorego tesiak. Erakusketa bibliotekako atari nagusian ikusteko aukera izango dugu, 2018ko martxoaren amaiera arte.