Katalogoan bilatu

Albisteak

Zientzia fikzioa: aurrea hartzearen generoa

Bizkaiko Campuseko Biblioteka (Leioa). Ikaskuntza Gela (4. solairua) 2018ko otsaila-martxoa

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/02

2018an 50 urte beteko dira zientzia fikziozko bi klasikoren estreinaldia izan zenetik. 1968ko apirilaren 2an iritsi zen Ameriketako Estatu Batuetako pantailetara Stanley Kubrick-en “2001: Odisea del espacio” filma. Bi hilabete lehenago bakarrik, otsailaren 8an, Franklin J. Schaffner-en “El Planeta de los Simios” kultuko filma estreinatu zuten, Charlton Heston protagonista zuena.

Hori dela eta, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak erakusketa txiki bat prestatu du ikaskuntza aretoan (4. solairua). Bertan ikusiko dira pantailetara eramandako zientzia fikziozko hainbat eleberri, gidoiak, azterlan kritikoak, eta generoko zenbait film garrantzitsu.