INFO_Irakasleak-Gradu-Amaierako-Lana_Kontaktua

Irakasleak. Gradu Amaierako Lana

Kudeaketa Teknikaria

Miren Yaldebere Mancisidor
E-maila: bhf.gral@ehu.eus
Telefonoa: 94 601 4633
Bulegoa: 0S17B

Info_Informzio-akademikoa_Irakasleak Duplicado 1

GRAL egutegia

Informazio saioak eta Formakuntza

Nola esleituko zaizkio ikasleak irakasleari?

Bi bide daude GRAL esleipenak egiteko:

  • Ikasleak, aurretik irakasle batekin adostu duen proposamen bat egin dezake GAURen - Prozedura (pdf, 538 Kb) Irakasleek onartu edo ezetsi egingo du prozedura jarraituz - Nola berrikusi ikasleek egindako proposamenak (PDF, 400 KB). Ondoren, uztailetik aurrera, onartutako gaien esleipen formala egingo da dekanotzatik GAURen.

    Ikasleak proposamenak egiteko epea: 2025/26 ikasturtean GRALA prestatzeko, 2025eko martxoaren 10etik 14ra.

  • Ikasleak fakultateak GAURen publikatzen duen eskaintzatik aukeratu dezake.  irakasleari mezua iritsiko zaio uztailean, matrikula garaian. Irailean eta urrian esleipen bereziak egiten dira.

Behin esleipenak eginda, non ikus daitezke irakasleak zuzendu beharko dituen GRALAk? GAUR/GRALA/LANEN-PROIEKTUEN ZUZENDARITZA KOZUZENDARITZA atalean

Nola grabatu behar da hurrengo ikasturteko GRAL eskaintza?

  • Irakasleak grabatu behar ditu bere GRAL gaiak, sailari onartu zaion eskaintza kontuan hartuta.
  • Ikasleekin adostutako lanak ez dira grabatu behar.
  • 2025-26 ikasturteko eskaintza grabatzeko epea:  2025/05/12 – 2025/05/20
  • Nola?
  • Sailek eskeinitako gaiak 2024-25 (pdf, 3 MB)

Tutoretzak

  • Honako tutoretza (pdf, 82 KB) epeak proposatzen dira baina irakasle bakoitzak lanaren ezaugarrira eta testuingurua egokituko du. 

GRALen inplikazio etikoak

UPV/EHUko eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko auarutegiei jarraiki ondorengoa da inplikazio etikoak dituzten GRALetarako Bilboko Hezkuntza Fakultateko gida. Lanak burutu aurretik arretaz irakurtzea gomendatzen zaio ikasle orori:

Esleitutako GRAL gaiari uko

Esleipena egin zenetik ikasturte bat igaro ondoren, irakasleek uko egin ahal izango diote ikasle baten tutoretzari 2025eko irailaren 9tik 13ra bhf.gral@ehu.eus  helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

GRAL Modalitateak eta Txantiloia

Ikasleak oinarrizko txantiloia erabiliko du GRALA idazteko baina modalitatearen arabera, egitura desberdina izango du bere lanak.

Horrez gain GRAL GUZTIETAN DERRIGORREZKOA izango da eranskin gisa profesionaltasun etikoko betekizun guztiak errespetatu direla adierazten duen ondorengo dokumentua sinatuta gehitzea:

Ekintzailetza, berrikuntza edo esku hartze ekintza bat proposatzen bada baina hau EZ bada inplementatzen lanean proposatzen den ekintzailetza edo esku hartze/berrikuntza ekintzari buruz galdetu beharko zaio gutxienez eskuhartzearen alorreko profesional bati horretarako balidezia txantiloi hau erabiliaz:

Defentsa eskaera berrikusi GAURen

Ikasleak defensa eskatu ondoren berrikusten da, beti ere epemuga baino lehen:

  • 2026ko Otsaileko deialdirako: otsailak 10
  • 2026ko Ekaineko deialdirako: maiatzak 30
  • 2026ko Iraileko deialdirako: irailak 15

Zertan datza defentsa berrikustea (pdf, 539 KB)?

GAUR/GRAL/DEFENTSA ESKAERAK BERRIKUSI atalean ikaslearen defensa eskaera agertuko da. Ebaluazio txostena ondorengo herraminten bidez egingo da GRAL motaren arabera: 

Tutorearen ebaluazio txostena (xlsx, 34 KB)

Lana ADDIn onartu

Lana onartuz irakasleak ziurtatuko du ikasleak igo duen dokumentua berak aztertutakoa dela.

Irakasleak lana onartuko du ikasleak lana ADDIra igo ondoren, beti ere epemuga baino lehen: 

  •   2026ko Otsaileko deialdirako: otsailak 12
  •   2026ko Ekaineko deialdirako: ekainak 4-5
  •   2026ko Iraileko deialdirako: irailak 18

Nola onartu? (pdf, 539 KB)

Epaimahaikide lana

Defentsa deialdia baino astebete lehenago, epaimahaikideek:

GRALaren kalifikazioa GAUR bidez egiten da edozein irakasgairen modura.

GRALaren Araudia

Eskuliburuak eta inprimakiak

Egileak: M. Carmen Encinas Reguero, Irene Balza Tardaguila, Argia Langarika Rocafort, Miriam Peña Zabala, Ana Urrutia Rasines eta Teresa Zamalloa Echevarria