Bizkaiko Campusa

Ekitaldiak

Krisia eta bere eragina osasunean: Osasun komunitarioak erantzunik dauka? (Jardunaldia )

Noiz eta non

  • Noiztik: 2014/02/18, 16:00
  • Noiz arte: 2014/03/19

Deskribapena

UPV/EHUko Leioako Erizaintzako Eskolak antolatu ditu Osasun Komunitario eta Osasun Sustapeneko I. Jardunaldiak

Asteartean, martxoak 18, 16:00etan, Bizkaia Aretoako Baroja gelan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) UPV/EHUko Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak antolatutako Osasun Komunitario eta Osasun Sustapeneko I. jardunaldiak hasiko dira, Krisia eta bere eragina osasunean: Osasun komunitarioak erantzunak dauzka? izenburupean. New Yorkeko Unibertsitateko Osasun Zientzien Saileko zuzendari Luisa N. Borrellek emango du jardunaldietako inaugurazio-hitzaldia.

Borrell osasun desberdintasunetan aditua da, hain zuen, arrazan, etnizitatean, maila sozioekonomikoa eta auzoetan. Berak ikertzen du nola faktore horiek erabakigarriak diren biztanleen osasunean. Bestalde, osasun publikoaren arloan ekoizpen zientifiko handia du.