Ética

AB eta GEOekin eginiko ikerketa orotan oinarrizko bi balio hauek zaindu behar dira:

  • Gizakiaren osasuna
  • Ingurumena

Balio horien babesa, batik bat, arduraren etikak izenekoetan oinarritzen da. Printzipioez gain, etika horiek aintzat hartzen dituzte ekintza moralek eragiten duten komunitatean dituzten ondorioak ere. Hans Jonas-ek pauso bat ematen du etorkizuneko belaunaldien interesak txertatzean eta ekozentrikoagoa den etikaren ikuspegi baten oinarriak ezartzen ditu.
Osasuna eta ingurumena zaintzeko gogoan izan beharreko printzipioak honako hauek dira:

  • Ardura-printzipioa: datu zientifikoak eskasak edo zalantzazkoak diren kasu zehatzetan aplikatzen da; baldin eta, aurretik eginiko zientzia-ebaluazio objektibo batek ingurumenerako eta gizakien, animalien eta landareen osasunerako eraginak erabat arriskutsuak izan daitezkeela susmatzeko arrazoiak eman baditu eta eragin horiek eskatutako babes maila altuarekin bateraezinak badira. 
  • Prebentzio-printzipioa: benetako arrisku-egoera baten aurrean, beharrezkoak diren zaintza- eta aurreikuspen-neurriak hartu behar dira, kalteak ahal den neurrian saihesteko.
  • Informazio-printzipioa: autonomia-printzipioarekin eta beharrezkoa den informazio argia eta egiatia jasotzeko herritarrak duen eskubidearekin elkartzen da, arriskutsuak izan daitezkeen hainbat jardueratan parte hartzeko eskubidea erabili ahal izateko.

Ikertzaile Nagusia balioak errespetatzeaz arduratzen da eta berak aurreikusi behar du, hasiera-hasieratik, babesa nola bideratuko den. Era berean, proiektuan parte hartzen duten guztiek ikerketak edo irakaskuntzak iraun bitartean printzipioak betetzeko konpromisioari eutsi behar diote.

Documentos