Circuito de tramitación

Ebaluaziorako eskaria, memoria, agiriak eta epeak

 2015eko apirilaren 24tik (ostirala) aurrera, 'IIEB Formularioak' abiatuko da, Ikerketa eta Irakaskuntzako Etika Batzordearen aplikazio berria (IIEB).

Ebaluaziorako aurkezten diren ikerketa edo irakaskuntza jarduerak web bidezko aplikazioaren bidez aurkeztu behar dira. Aplikazioan memoria (M10) osatu behar da eta dokumentazioa erantsi (biak bete behar dira ezinbestean); aplikazioak erregistro zenbakia esleituko dio eta ikertzaile/irakasle arduradunari jakinaraziko dio; era berean, jakinaraziko dio GIEB zein bileretan aztertuko duen gaia.

Ebaluaziorako eskaria edozein datatan egin daiteke.

GIEBk gehienez ere bi hilabete ditu ebaluazioa egiteko eta horren emaitza bidaltzeko (erregistro zenbakia jakinarazi den egunetik kontatzen hasita).

Ebaluatzeko aurkeztu den ikerketa edo irakaskuntza jarduera ezin izango da martxan jarri harik eta UPV/EHUko IIEBren ALDEKO TXOSTENA izan arte.

GIEBren irizpenaren kontrako alegazioak aurkezteko bidea

Irizpena hartzen duenak eskubidea dauka entzunaldia eskatu eta GIEBren bileran hitz egiteko. Eskaria posta elektronikoz egin behar dio GIEBko idazkariari. Idazkariak ahalik eta arinen sartuko du bilera bateko aztergaien zerrendan.

Jarraipena

GIEBk aldeko txostena lortu duten ikerketa eta irakaskuntza jardueren jarraipena egiteko betebeharra dauka. Hiru jarraipen mota egin ahal izango ditu:

  1. Jarraipenerako bilera sei hilabeterik behin. Sei hilabeterik behin, deia egingo zaie ikertzaile eta irakasleei nahi izanez gero GIEBren bilerara joateko proiektuaren martxa azaltzen.
  2. Jardueraren urteko laburpena. Urtean behin eskaria egingo zaio ikertzaile edo irakasleari jardueraren laburpena aurkezteko. Laburpenean azaldu beharko da jarduera aldaketa nabarmenik gabe egiten ari diren edo aldaketa garrantzitsuren bat egin behar izan duten. Aldaketa nabarmena denean, nondik norakoak azaldu beharko dira GIEBk balorazioa egin dezan.
  3. Proiektuaren azken txostena. Agiri honetan, ikertzaileak edo irakasleak egindako lanaren laburpena azaldu beharko du, eta erantsita izango ditu lan horren inguruan egindako argitalpenak.

IKKE-GIEB akordio berria: Nork ebaluatu behar du nire proiektua?

Nuevo acuerdo CEIC-Euskadi- CEISH UPV/EHU para proyectos de investigación con seres humanos, muestras biológicas o datos personales que establece qué comité ha de evaluar cada proyecto.