Atzerrian-Euskara (11ª edición)

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (11. edizioa)

Irudia

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Arteak eta Humanitateak
KREDITUAK: 6,00 ECTS(*) kreditu
MATRIKULA TASA: 400 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Garbiñe Iztueta Goizueta (UPV/EHU) eta Monika Madinabeitia Medrano (Etxepare Institutua)

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Hasieratik, gure helburu nagusietako bat izan da atzerriko unibertsitateetan euskara nahiz euskal kultura irakatsiko duten irakasle edo irakurleak prestatzea. Horregatik, prestakuntza hau tokiko behar espezifikoetan pentsatuta diseinatu da. Ikastaro hau UPV/EHUren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza esparruan sortua da. Bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak aukera ematen digu prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez gauzatzeko. Ikastaroan askotariko gaiak landuko dira: hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa, besteak beste. Ikastaro honek alderdi hauek izango ditu ardatz:

  • Identifikatzea euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan behar diren bide didaktiko eta metodologikoak atzerriko unibertsitateetan irakasteko.
  • Ezagutzea ikasgelan eraginkortasunez jarduteko behar diren tresnak.

Ikastaroko saio gehienak modu presentzialean emango dira, baina bakan batzuk online izango dira, egitarauan zehaztu bezala.

ZURE BILA GABILTZA

Giza Zientzietako goi-mailako graduatuei eta lizentziadunei bideratutakoa izango da, betiere hizkuntza-eskakizunak betetzen badituzte (EGA edo legezko titulazio baliokidea izatea). Hala ere, lekurik bada, Giza Zientzietako 4. mailako ikasleek eta beste lizentzia edo graduetako graduatu eta lizentziadunek ere egin ahal izango dute ikastaroa, honako lehentasun ordenaren arabera: o Giza Zientzietako graduatuak o Gizarte Zientzietako graduatuak o Giza Zientzietako 4. mailako ikasleak o Gizarte Zientzietako 4. mailako ikasleak o Bestelako graduak Parte-hartzaileen gehieneko kopurua 40koa izango da. Gutxienekoa, berriz, 32 lagunekoa.

IRTEERA PROFESIONALAK

Ikastaro honek Etxepare Euskal Institutuaren irakurletza sarean euskara eta euskal kultura irakasteko beharrezkoak diren trebetasunak lortzea ahalbidetuko dio ikasleari, izan ere urtero nazioarteko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko hautaketa prozesuak izaten dira. Ikastaro honek lanpostu horietarako berariazko prestakuntza eskaintzen du: euskara ikasteko motibazioak nazioartean, gramatikaren lanketa, ebaluazio tresnak ingurune eleaniztunetan, ahozkotasuna, euskal pentsamendua, euskal kulturaren zabalkundea exotizazioa sahiestuz, hurbilpen soziolinguistikoa, etab.. Halaber, euskararen eremu geografikoan jardungo diren euskara irakasleek ere testuinguru eleanitz eta kulturanitzekin ere topo egiten dute egunerokoan, eta egoera horietarako ere tresna erabilgarriak dira hauek guztiak.

BALDINTZAK

Ikasleei eskola guztietara etortzea eskatuko zaie, saioa prestatzeko irakurketa edota atazarik burutzea eta irakasgai desberdinetan gelan lantzen diren jardueretan aktiboki parte hartzea. Eskola bakoitzaren ondoren ikasleek jaso duten eskola baloratukodute inkesta baten bitartez.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/04-tik 2024/11/30-era
EMATEKO TOKIA: Elbira Zipitria eraikina, 0.03 gela. Donostia, Gipuzkoako Campusa
HIZKUNTZA: Euskara

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila
HELBIDEA: Letren Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 5 . 01006 Vitoria-Gasteiz
TELEFONOA: 945 013 611 / 635 707 685
POSTA ELEKTRONIKOA: garbine.iztueta@ehu.eus