Deep learning for natural language processing (15. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2025/2026
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 400 € (asegurua 4€, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Eneko Agirre Bengoa
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Sare neuronaletan oinarritutako ikasketa sakoneko ereduak arrakasta handia izan dute lengoaia naturalaren prozesamendua, eta makinekin erlazionatzeko dugun modua eraldatzen ari dira goitik behera (itzultzaileak, Google-en bilatzailea, Siri, Alexa, GPT eta Gemini). Eredu hauek gai dira hitz eta esaldientzat errepresentazio jarraiak berez ikasteko, orain arte erabili diren eskuz eratutako ezaugarrietan oinarritutako ikasketa automatiko sistemak ez bezala. Ikastaroak lengoaia naturalaren prozesamentuan erabiltzen diren ikasketa sakoneko eredu garrantzitsuenak azalduko ditu. Ikasitakoa ordenadorean bertan ulertu eta inplementatzeko gai izango dira ikasleak, Tensorflow/Keras erabiliaz. Ikastaroa ingelesez izango da.
ZURE BILA GABILTZA
Ikasketa sakona eta hizkuntzaren prozesamendua ulertu eta aplikatu nahi duten ikasle, langile eta ikerlariei zuzendua. Alde praktikoak programatzen jakitea eskatzen du, eta Pyhton lengoaia esperientzia, bai eta unibertsitate aurreko algebra eta kalkulo ezagutzak. Python ikasteko ikastaro onak daude online, programatzaileei zuzendutakoak
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/06/01 – 2026/06/05
EMATEKO TOKIA: Birtuala
HIZKUNTZA: Ingelesa
INFORMAZIOA/IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Hitz Zentroa
HELBIDEA: Manuel Lardizabal, 1. Donostia/San Sebastián
TELEFONOA: 943 015 019
POSTA ELEKTRONIKOA: e.agirre@ehu.eus