Erizainek gizakientzako sendagaiak eta osasun produktuak gomendatzeko, erabiltzeko eta dispentsatzeko baimena emateko akreditazioa lortzeko egokitzapen ikastaroa (7. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2025/2026
ARLOA: Osasun Zientziak
KREDITUAK: 1 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 0 €
ARDURADUN AKADEMIKOA: María Torrecilla Sesma
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaro honen helburua da urtebeteko esperientzia profesionalik ez duten ikasleei aukera ematea 1302/2018 Errege Dekretuan ezarritako giza erabilerarako medikamentuak eta osasun-produktuak gomendatzeko, erabiltzeko eta baimena emateko behar diren gaitasunak eskuratzeko Horretarako, erizainen arlo horretako jarduerak arautzen dituen legeria berrikusiko dugu, eta lehen mailako arretan erabili ohi diren sendagaien indikazioarekin eta segurtasunarekin lotutako edukiak landuko ditugu, bai eta tratamendu farmakologiko horiek dituzten pazienteen jarraipenean erizainek egindako esku-hartzeak ere.
ZURE BILA GABILTZA

IRTEERA PROFESIONALAK
Lortu nahi al duzu gizakientzako sendagaiak eta osasun-produktuak gomendatu, erabili eta baimentzeko ziurtatuko dizun ziurtagiria?
BALDINTZAK
UPV/EHUko eta Vitoria-Gasteizko Unibertsitate Eskolako Erizaintzako 4. mailako ikasleak. Urtebete baino gutxiagoko esperientzia profesionala duten erizaintzako graduatuak (plaza mugatuak eta onarpena, inskripzio-ordenaren arabera )
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/05/05 – 2026/05/25
EMATEKO TOKIA: Birtuala
HIZKUNTZA: Euskera + Gaztelera
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
HELBIDEA: Sarriena Auzoa z/g 48940 Leioa
TELEFONOA: 94 601 2868
POSTA ELEKTRONIKOA: maria.jorge@ehu.eus