Euskal zuzenbide zibil berria: familia, oinordetza, ogasuna (6. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Gizarte eta Lege Zientziak
KREDITUAK: 3,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 275,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Gorka Horacio Galicia Aizpurua
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Zuzenbide zibilaren alorrean EAEak, Estatutuko 10.5 artikuluan jasotako eskumena baliatuz, osatu eta argitaratu dituen arauen azterketa sakona egitea du helburu ikastaroak; horietatik, bereziki, 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, eta 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa. Hain zuzen ere, ikastaroan aztertuko diren arazoen artean, batik bat, familia-ekonomiari eta oinordetza-sistemari dagozkien erakunde juridiko-pribatuetan ematen direnak izango dira.
ZURE BILA GABILTZA
Aipatu 5/2015 Legeak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoak, eta 7/2015 Legeak, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoak, familiaren eta oinordetzaren inguruko harremanetan erabakiak hartzeko bidegurutze berria ezarri die euskal hiritarrei. Ikastaro honek tresna juridiko berri horien ezagutza eguneratua eta arazo praktikoen erantzuna eskaintzen die abokatutza-lanetan eremu haietan arazoak konpontzen diharduten profesionalei.
IRTEERA PROFESIONALAK
Lanbide juridiko guztiak, bereziki zuzenbide pribatuaren eta zuzenbide fiskalaren eremuarekin lotuta daudenak
BALDINTZAK
Zuzenbidean lizentziatua edo graduatua
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/03-tik 2024/11/21-ra
EMATEKO TOKIA: Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren egoitza (ICAGI)
HIZKUNTZA: Gaztelania
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Enpresa Zuzenbide eta Zuzenbide Zibileko Saila
HELBIDEA: Manuel de Lardizabal pasealekua, 2. 20018-Donostia
TELEFONOA: 943 015 236
POSTA ELEKTRONIKOA: gorka.galicia@ehu.eus