Generative playground: LLMs made easy (2. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2025-2026
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 270,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Rodrigo Agerri
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaro honen helburua hizkuntza-eredu handiak (HEH) ikuspegi praktiko batetik ulertzea eta erabiltzea da. Programatu beharrik gabe ikasleei esperientzia praktikoa eskaintzea du helburu, Flowise eta oLLaMa bezalako tresnak erabiliz. Parte-hartzaileek GPT-4o / GPT-o1 bezalako eredu pribatuen eta Gemma2 / LLaMa3 bezalako kode irekiko ereduen erabileran trebatuko dira. Horretarako prompt-ingeniaritza, agenteak eta txatbotak sortu, Berreskuratzez Indartutako Sorkuntza (RAG) ereduak aplikatu eta beste hainabt aplikazio batzuk garatuko dira. Gainera, sorkuntzakoak ez diren atazak ere landuko dira, hala nola informazioa berreskuratzea. Ikastaroak multimodalitatezko ereduak ere barne hartuko ditu, ahotsa, irudiak eta bideoa integratzen dituztenak. Azkenik, ikasleek erabilitako ereduak ebaluatzen, eta haien zehaztasuna eta eraginkortasuna neurtzen ikasiko dute. Ikastaroak etika-kontuetan ere arreta jarriko du, hizkuntzaren aurreiritziak landuz eta informazio sentikorra eredu lokalekin arduraz kudeatuz.
ZURE BILA GABILTZA
Hizkuntza Eredu Erraldoiak (GPT4o edo LLaMa3) ulertu eta erabili nahi dituen ikasle, langile eta ikerleriei zuzendua.
BALDINTZAK
Hizkuntza Eredu Erraldoietan interesa izatea. Programazioa jakitea ez da beharrezkoa izango alde praktikoa aurrera eraman ahal izateko.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 27/10/2025 – 31/10/2025
EMATEKO TOKIA: BIRTUALA
HIZKUNTZA: INGELESA
INFORMAZIOA/ IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: HiTZ zentroa
HELBIDEA: Manuel Lardizabal, 1 - Donostia
TELEFONOA: 943 015 079
POSTA ELEKTRONIKOA: training.hitz@ehu.eus