Haur eta nerabeen aurkako sexu-erasoak (2. aldia)

Haur eta nerabeen aurkako sexu-erasoak (2. aldia)

Irudia

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2023/2024
ARLOA: Gizarte eta LegeZientziak
KREDITUAK: 4,00 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 200,00 € (Asegurua: 4 €, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Leire Imaz Zubiaur

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaroaren azken helburua da sexu-erasoen biktima izan diren haur eta nerabeei lagundu nahi dieten profesionalak edo etorkizuneko profesionalak prestatzea. Haur edo nerabe horrek ondoan dituen profesionalengandik jaso dezakeen erantzuna funtsezkoa izango da errekuperatzeko. Horretarako, ezinbestekoa da sexu-erasoen arazoa hurbiletik ezagutzea eta laguntzeko, babesteko eta berriz biktimizatzea saihesteko beharrezkoak diren tresnak eskuratzea.

ZURE BILA GABILTZA

Sexu-erasoen biktima izan diren haur eta nerabeei lagundu nahi dieten profesional edo etorkizuneko profesionalak bilatzen ditugu. Haurrak ondoan dituen profesionalengandik jasoko duen erantzunak berebiziko garrantzia izango da bere errekuperazioan. Horretarako, ezinbestekoa da profesionalek haurrek jasandako sexu-erasoen errealitatea ezagutzea eta biktima lagundu, babestu eta birbiktimizazioa saihesteko beharrezko tresnak eskuratzea.

IRTEERA PROFESIONALAK

Ikastaroa gehigarri profesionala izango da hezkuntzaren, osasunaren, gizarte-zerbitzuen, segurtasunaren eta justiziaren arloetan. Haur eta nerabeen aurkako sexu-erasoen arazoetan esku-hartze espezifikoa egiteko prestakuntza kualifikatua islatuko du.

BALDINTZAK

Lehentasuna izango dute haur eta nerabeekin esku-hartze zuzena egiten duten profesionalek. Hedapen-ikastaroaren Zuzendaritza saiatuko da arazo horretan esku hartzen duten esparruetako (osasuna, segurtasuna, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza eta justizia) profesionalen arteko oreka aurkitzen.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/01/20-tik 2024/06/30-era
EMATEKO TOKIA: On-line
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila
HELBIDEA: Sarriena, z/g. 48940 LEIOA UPV/EHU
TELEFONOA: 94 601 3210 / 605 743 222
POSTA ELEKTRONIKOA: leire.imaz@ehu.eus