EGOkITU

EGOkITU Udako Campusa (6. edizioa)

Irudia

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2023/2024
ARLOA: Anitzak
KREDITUAK: 2,00 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 110€ aste bat; 200 € bi aste
ARDURADUN AKADEMIKOA: Aimar Insausti Bello eta Errapel Ibarloza Arrizabalaga

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Unibertsitatea da heziketa-prozesuaren azken urratsa, eta unibertsitate aurreko orientazioak berebiziko garrantzia du etorkizuneko ikasleriak eskaintzen zaizkion aukera hezigarriak eta profesionalak ezagutu eta uler ditzan. Horretarako, ezinbestekoa da hezkuntza-maila ezberdinen partzelazio gehiegizkoa gainditzea eta enpresen benetako beharrei gerturatzea. Ezinbestekoa da ezagutzea egitura ekonomikoaren ezaugarriak eta datozen urteetan enpresek beharrezko izango duten talentoa, bai pertsonen ezagutza teknikoen baita gaitasun eta jarreren ikuspuntutik ere. Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak abian jarritako EGOkITU programak (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa. Talentua Unibertsitatean), prozesu hori hobetzea du helburu, unibertsitate-orientazio egokiago bat lortzearren. Horrela, ikasle bakoitzaren gaitasunari eta talentuari egokitzen zaien heziketa berariazko baten bitartez, profesional hobeagoak trebatu ahal izango ditugu. Horregatik, EGOkITU ikasle gazteen orientazio profesionala hobetzeko sortutako unibertsitate-orientaziorako funtsezko tresna da. EGOkITU 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Udako Campuseko eskaintza da, unibertsitate errealitatera eta enpresa mundura modu ludikoan hurbil daitezen ahalbidetzen duena. Horrela, ikasle gazte horiek modu askoz ere egokiago zein eraginkorragoan ezagutu ahal izango dituzte hurrengo fasean eskura izango duten formakuntza-eskaintza; beti ere, beraiek zuzen-zuzenean egiazta dezaten euren gaitasunak eta talentua ikasketa jakin batzuekin lerrokatuta dauden.

Programa hau abian jartzen da honako helburu hauek erdietsi ahal izateko:

  • Etorkizuneko unibertsitate-ikasleen orientazio profesionala hobetzea, unibertsitate- eta unibertsitate aurreko heziketaren arteko koordinazioa ahalbidetuko duen mekanismo berritzailea garatuz.
  • UPV/EHUren formakuntza-eskaintza Gipuzkoako gizartearen beharretara gerturatzea.

EGOkITU programak berekin dakar UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko 9 Ikastegietan Udako Formakuntza-Ikastaroak abian jartzen direla. Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak koordinatutako eta kudeatuko du aipatutako programa.

ZURE BILA GABILTZA

Unibertsitate eta lanbide-mundura modu ludikoan hurbildu nahi diren DBHko 3. maila gainditu duten gazteei (17 urtekoak gehienez).

BALDINTZAK

2007 eta 2009 urteen artean jaio eta DBHn edo Batxillergo ikasketak egiten ibili.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/06/24-tik  2024/07/05-era
EMATEKO TOKIA: Zentru desberdinetan
HIZKUNTZA: Elebiduna (gaztelania-euskara)

INFORMAZIOA / KONTAKTUA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
HELBIDEA: Julianategi. Arriola Bidea, 2. 20018 Donostia-San Sebastián
TELEFONOA: 943 015 955 / 943 018 504
POSTA ELEKTRONIKOA: aimar.insausti@ehu.eus eta errapel.ibarloza@ehu.eus
WEB ORRIA: https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/egokitu