Ingurumen epidemiologia

Ingurumen epidemiologia (1. edizioa)

Irudia

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2023/2024
ARLOA: Osasun Zientziak
KREDITUAK: 4,00 ECTS kreditu
MATRIKULA TASA: 300€ (asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Aitana Lertxundi

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaro honen helburua da ingurumen-osasunari eta ingurumen-epidemiologiari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea. Ikasleek ingurumen-kutsatzaileekiko esposizioaren ondoriozko osasunerako arrisku nagusiak ikasiko dituzte, baita kausalitatea ebaluatzeko eta osasun-arrisku posibleak ebaluatzeko metodologia ere.

ZURE BILA GABILTZA

Jakin nahi duzu zer den ingurumen-osasuna? Jakin nahi duzu nola ebaluatzen den hainbat ingurumen-kutsatzailerekiko esposizioa osasunean? Hainbat kutsatzailerekiko esposizioari buruzko informazioa duzu, eta haren arriskua nola ebaluatzen den jakin nahi duzu? Hemen eta Europa mailan zer egiten den jakin nahi duzu? Ikastaro honek arlo honetan dituzun ezagutzak zabaltzen lagunduko dizu.

IRTEERA PROFESIONALAK

Eusko jaurlaritzako Osasun Publikoan eta Ingurumenean. Osasun ikerkuntza Institutoak ingurumenarekin lan egiten dutenak. Dibulgazioari loturiko erakundeak. Unibertsitateak.

BALDINTZAK

Osasun publikoko masterrera sartzeko beharrezko titulazioa izatea eta gutxieneko ezagutzak epidemiologian; arrisku eta inpaktu neurrien interpretazioa.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/05/21-etik 2024/06/06-ra
EMATEKO TOKIA: Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatean (Leioan) B4 gela.
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

HELBIDEA: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Sarriena s/n (Leioa)
TELEFONOA: 94 601 5649
POSTA ELEKTRONIKOA: aitana.lertxundi@ehu.eus