Introduction to language technology applications (ILTAPP) (8. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2025-2026
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 270,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Rodrigo Agerri
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Hizkuntzaren Teknologia gero eta presenteago dago gure eguneroko jardueran erabiltzen ditugun aplikazio askotan (Google Home, AmazonAlexa, Siri, Google Translate, zuzentzaile gramatikalak, Googleren bilatzailea, ChatGPT...), eta hizkuntzaren teknologian oinarritutako aplikazioak garatu ahal izango dituzten adituen beharra gero eta handiagoa da industrian zein mundu akademikoan. Ikastaro honetan, hizkuntza-teknologian oinarritutako aplikazioak eraikitzeko teknikarik erabilienak azalduko dira. Parte-hartzaileek zenbait teknika aplikatzen ikasiko dute, hala nola dokumentu sailkapena, sekuentzia etiketatzea, edota bektoreetan oinarritutako hitzen errepresentazioak (embeddings) eta aurrez prestatutako hizkuntza-ereduak oinarrizko hainbat aplikazioetan erabiltzeko, esaterako Opinion Mining, Named Entity Recognition, Fake News Detection edo Question Answering.
ZURE BILA GABILTZA
Hizkuntzaren Teknologiari aplikatutako ezagutza behar duten graduondoko ikasleentzat eta hainbat diziplinatako profesionalentzat (hizkuntzalaritza, kazetaritza, informatika, soziologia, etab.) da egokia ikastaroa. Beharrezkoak diren hizkuntza-baliabideak, tresnak eta teknika egokiak identifikatzea da helburua, arazo praktikoak konpontzeko behar den autonomia lortzeko, Hizkuntzaren Teknologian oinarritutako aplikazioak modu berritzaile eta sortzailean aplikatuz eta garatuz.
BALDINTZAK
Ariketak egiteko Python programazioan nolabaiteko esperientzia izatea gomendatzen da. Hizkuntzaren Prozesamendurako Ikasketa Sakonari buruzko ikastaroan aurretik parte hartzea baliagarria izan daiteke, nahiz eta beharrezkoa izan ez.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 13/10/2025 - 17/10/2025
EMATEKO TOKIA: BIRTUALA
HIZKUNTZA: INGELESA
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: HiTZ zentroa
HELBIDEA: Manuel Lardizabal, 1 - Donostia
TELEFONOA: 943 015 079
POSTA ELEKTRONIKOA: training.hitz@ehu.eus