Large language models (3. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2025/2026
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 400 € (asegurua 4€, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Oier Lopez de Lacalle
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren (HP) alorrean gaur egungo aurrerapenak aurrentrenatutako hizkuntza-eredu handiak(HEH) erabiliz egin dira. HEHak artearen egoerako sistemen oinarrian daude HPko hainbat atazetan. Hizkuntzaren ñabardurak ikasteko gaitasun handia erakutsi dute, edozein motatako sailkapen edo sekuentzia-etiketatzean eraginkorrak direnak. Berriki, testu-kopuru handien atzipenari eta GPUarenparalelizazioan izandako aurrerapenei esker, testua modu oso naturelean sortzeko gai direla erakutsi dute. Bestetik hainbat ataza gauzatzeko argibideak jarraitzeko gaitasuna ere erakusten dute ere. Ikastaro honen helburua hizkuntza-eredu handien modelizazioari, teoriari, egokitzapen moduei, afera etikoei eta beste hainbat alderdiri buruzko oinarriak irakastea da. Alde praktikoan arreta jarriko dugu ere, ikasleek eredu hauekin lan egiteko esperientzia praktikoa lortzeko. Ikastaroa hizkuntza-ereduen definiziotik abiatuko da eta egokitzapen-teknikei (adibidez, testuinguruko ikaskuntza, jaurtiketa gutxikoa, irakaskuntza-ikaskuntza) eta giza lehentasunekin bat egiteko moduei garrantzia emango diogu irakasgaian zehar. Bestalde, entrenamendu teknika aurreratuak landuko ditugu, hala nola paralelismoa, arkitektura selektiboak eta eskalatze legeak. Alborapena, eredu hauen kezka etikoak ere landuko dira klasean.
ZURE BILA GABILTZA
Ikasketa sakona eta hizkuntzaren prozesamendua ulertu eta aplikatu nahi duten ikasle, langile eta ikerlariei zuzendua. Alde praktikoak programatzen jakitea eskatzen du, eta Pyhton lengoaia esperientzia, bai eta unibertsitate aurreko algebra eta kalkulo ezagutzak. Python ikasteko ikastaro onak daude online, programatzaileei zuzendutakoak.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/06/15 – 2026/06/19
EMATEKO TOKIA: Birtuala
HIZKUNTZA: Ingelesa
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Hitz Zentroa
HELBIDEA: Manuel Lardizabal 1. Donostia-San Sebastian
TELEFONOA: 943 015 049
POSTA ELEKTRONIKOA: oier.lopezdelacalle@ehu.eus