Prestakuntza eguneratzeko ikastaroak

Prestakuntza eguneratzeko ikastaroak (10. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2025/2026
ARLOA: Artea eta GizaZientziak
KREDITUAK: 9,00 ECTS kreditu
MATRIKULA PREZIOA: 198,00 € (Asegurua: 4 €)
ZUZENDARITZA AKADEMIKOA: Idoia Igartua Laraudogoitia

AURKEZPENA

2025/2026 ikasturtean, unibertsitate-hedakuntzako ikastaroen beste edizio bat jarriko da abian, UPV/EHUko Esperientzia Geletan ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluan aldez aurretik graduatutako ikasleei zuzenduta. Hiru prestakuntza-ibilbidetan banatzen dira ikastaro horiek.

Ibilbide bakoitzeko eskainiko diren irakasgaien zerrenda:

1. ibilbidea: 1.1) Zuzenbidea… dirudiena da? Lotura soziala ahultzen duten kultura juridikoaren mitoak eta falaziak; 1.2) Zinemaren hizkuntza unibertsala; 1.3) Bizitza berdez: landareen munduaren esplorazio zientifikoa; eta 1.4) XX. mendeko eta gaur egungo musikaren hastapenak.

2. ibilbidea: 2.1) Transformazio eta mutazio sozialak, ekonomikoak eta kulturalak globalizazioan; 2.2) Emakume zinemagileak. Aitzindaritzatik feminismora; 2.3) Gure eguneroko kimika; eta 2.4) Etika normatiboa eta metaetikoa.

3. ibilbidea: 3.1) Zuzenbide penalaren zientziak gizarte-erronken aurrean; 3.2) Antzerkia eta dantza: irudiaren dramaturgiak; 3.3) Emakumeak eta zientzia: iragana, oraina eta etorkizuna; eta 3.4) Gaur egungo gatazkak berdintasunaren eta aniztasunaren inguruan, sexologiaren ikuspegitik.

ZURE BILA GABILTZA

Trebakuntza Eguneratzeko proposamenak Garapen Jasangarriko 4. Helburuari laguntzen dio: hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatekoa bermatzea eta pertsona guztiek bizitza osoan ikasteko aukerak sustatzea.

BALDINTZAK

UPV/EHUko Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua izatea, behin betiko lan-egoera ez-aktiboan dauden 55 urtetik gorakoentzat eskainitakoa.

IRAKASKUNTZA

DATAK: 2025/09/22 – 2026/05/18
LEKUA: Aurrez aurrekoa: Bizkaiko Esperientzia Gelak
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAILA EDO ORGANO ARDURADUNA: Bizkaiko Esperientzia Gelak
HELBIDEA: Banco de España kalea 2. 48005 Bilbo
TELEFONOA: 94 601 7850 / 94 601 7851
POSTA ELEKTRONIKOA: secretaria.aexperiencia.bizkaia@ehu.eus