Zurezko egituren diseinu eta kalkulurako sarrera (1. aldia)

Zurezko egituren diseinu eta kalkulurako sarrera (1. aldia)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2023/2024
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 7,20 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 50,00 € (Asegurua: 4 €, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: José Miguel Rico Martínez

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaroa Arkitekturako GETan ematen den Arkitekturako Unibertsitate Masterreko ikasleak erakartzeko diseinatu da. Arkitektoaren lanbiderako gaitzen duen masterra da, eta bere jarduera nagusia proiektu arkitektoniko bat idaztea da, profesionalaren maila berean. Master horretako ikasleek beren lana aberats dezakete unibertsitate-hedapenerako ikastaro honetan parte hartuz, ezagutza teknikoak emango baitizkiete beren proiektu arkitektonikoa zurezko egiturarekin garatzeko. Unibertsitate hedapenerako ikastaro hau egin ondoren, Zurezko Egituren Masterra osatu nahi duten ikasleek ikasitako irakasgaien kredituen aitorpena lortzen ahalko dute..

ZURE BILA GABILTZA

Arkitekturako Unibertsitate Masterraren ikaslea bazara eta zure Master Amaierako Lanerako zurezko egitura duen eraikin bat garatu nahi baduzu, ikastaro honen bidez egituraren diseinu eta kalkulua egiteko jakintza eta baliabideak eskainiko dizkizu. Gainera ondorengo urtean, Zurezko Egituretako Masterra egin nahi baduzu, dagoeneko jaso dituzun kredituen konbalidazioa lortu ahal izango duzu, zure matrikularen prezioa murriztuz.

IRTEERA PROFESIONALAK

Zurezko egituretan espezializaturiko arkitektura.

BALDINTZAK

Arkitekturaren Oinarrietako Gradua eta UPV/EHUn Arkitekturako Unibertsitate Masterra egiten aritzea.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2023/10/05-etik 2024/06/28-ra
EMATEKO TOKIA: Arkitektura Eskola eta Microsoft Teams
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

HELBIDEA: Oñate plaza, 2
TELEFONOA: 943 015 896
POSTA ELEKTRONIKOA: j.rico@ehu.eus