Abenduaren 3a, Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak, 10 urte unibertsitate inklusiboaren aldeko lana


Nazio Batuetako Batzar Nagusiak, 1992an, abenduaren 3a Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu eta izendatu zuen, hamarkada honetan (1983-1992) ezgaitasunak zituzten pertsonen egoera hobetzeko eta aukera berdintasunaren alde egiteko garaiak izan ziren,  kontzientziatzeko  eta ekintzetara pasatzeko garaiak.  Ondoren, Batzarrak estatutuko kideei ezgaitasunak dituzten pertsonei begira gizarte integrazio handiago bat bermatzeko egun hau ospatzeko deia egin zien.


Aurten ospakizun bikoitza dugu UPV/EHU ko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak 10. urtemuga ospatzen duelako. Ezgaitasunak dituzten ikasleen aukera berdintasun printzipioa bermatzeko 10 urte lanean ibili gara, unibertsitateko ikasketetan sarbidea erraztu, zerbitzuak eman eta ikasleen parte hartzea areagotzeko. Egun honetan berretsi nahi dugu benetako unibertsitate inklusiboaren alde lan egiteko konpromisoa.
.

ANIMATU CAMPUSEAN EGINGO DIREN JARDUERETAN PARTE HARTZERA

1. Eratorritako Desgaitasunei buruzko Jardunaldia. "Gidatu ta bizi" (abenduaren 12an. 11:00. Antonio Beristain Auditorioan. Donostia)

Jardunaldi honetan trafiko istripuz eratorritako desgaitasunari buruz hitz egingo da. Azken urte hauetan unibertsitatean ikasten ari diren ikasleen artean desgaitasunaren jatorrian aldaketa eman da eta eratorritako desgaitasunak gora egin du eta hau izan da jardunaldi hau ospatzeko arrazoia.

Ikusi programa eta kartela


2. Hitz egiten duten eskuak. Gorrak eta gor komunitateari buruzkoa Taupada. (Zeinu Hizkuntzako Interpreteek egina)

Unibertsitateko komunitateari begira pertsona gorren eta entzuleen artean egon daitezkeen Komunikazio oztopoak gutxitzeko  sortzen da taupada.

Ikusi Taupada


3. Goalball: kirol inklusibo bat ( azaroaren 26an Leioan, azaroaren 27an Donostian, azaroaren 28an Gasteizen)

Aktibitate hau Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia Fakultateko, Gorputz eta Kirol Hezkuntza Sailarekin batera antolatu da eta bertako ikasleak izan dira saio informatibo eta praktikoak  antolatu dituztenak hiru campusetan.

Ikusi Leioako campusean egindako ekintzaren gaineko bideoa

4. EDEKA-k antolatutako Jardunaldia:  2020 EE, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Erronkak eta Etorkizuna, azaroaren 29an Bilbon


Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Federakuntza Ordezkariak, EDEKA, antolatuta eta hurrengo izenburupean "Euskal hezkuntza sistematik ezgaitasunak dituzten pertsonen laneratzerako orientazioa. Erronkak." UPV/EHU ko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak parte hartu du.

Ikusi programa eta Zerbitzuaren txostena
 

  Ver video Día Discapacidad 2013 en lengua signos a pantalla completa  Bideoa handitu - Ezgaitasunaren eguna 2013