Ezgaitasunak dituzten ikasleei lagun egiteko programa

Kredituen onarpena

UPV/EHUn matrikulatutako ikasleek unibertsitateko kultur eta kirol-ekintzetan, elkartasuneko eta lankidetzako jardueretan eta ikasleen ordezkaritzan aritzeagatik kredituak aitortzea eskatu ahal izango dute. Unibertsitatean ikasten aritu diren bitartean gauzatutako ekintzak izan beharko dute, eta gehienez ere ikasketa-planeko 6 kreditu eskatu ahal izango dituzte horien truke.

Kredituak aitortzeko eta transferitzeko indarreko araudia onartu zuen 2010eko ekainaren 24ko Gobernu Kontseiluan eta horrela  jasotzen da:

11. artikuluan:

Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerengatik kredituak emateko, honako hau hartuko da aintzat:

5b) "Ezgaitasunak dituzten ikasleei lagun egiteko programan" edo UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak kudeatu edo babestutako antzeko programetan parte hartzea. Kreditu bat emango da 30 orduko.

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bidez, laguntza programan parte hartzen duen ikasleen jarraipena egin du eta interesatuak eskaera egin ondoren ziurtagiri bat helaraziko dio amortizatzea dagozkion kredituak adieraziz.

" Gehienez 3 kreditu ikasturte bakoitzean.

Ikasle laguntzaileak eskaera orria bete eta Zerbitzura bidali behar du irakasgaia bukatzean.