Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleen jarraipena

Egokitzapen eskaerak kudeatu ondoren, zerbitzuak ikasturtero egiten duen erroldan datuak sartzen ditu. Errolda honek ikasleen beharrak jasotzen ditu eta, Fakultate eta Eskolen koordinazioarekin, dagozkion irakasleekin eta unibertsitateak dituen beste zerbitzu batzuekin campus desberdinetan jarraipena egiteko baliagarria da.

Ikastegi bakoitzak koordinatzaile bat du zerbitzuarekin elkarlanean aritzeko. Zentroetako koordinatzaileen zerrendak  kontsulta itzazu.

Ikasleek ikasturtero aurkeztu beharko dute eskaria, matrikula egiterakoan, eta premietan aldaketarik egon bada, adierazi egingo dituzte.. GAUR aplikazioak eskaria berritzeko aukera ematen du, matrikularen prozesuan bertan (automatrikula)