Laguntzak eta baliabideak
ONCE Fundazioko V. laguntza deialdia, desgaitasunak dituzten Gazteentzako Berme Sisteman izena emandako gazteek atzerrian hizkuntz-ikastaroak egiteko
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30ra arte irekita egongo da
Dokumentuak:
Esteka:
Bekak "Oportunidad al talento"
ONCE Fundazioak eskaintzen duen beken programa honek ditu: nazioarteko mugikortasunerako bekak, master eta graduondorako bekak, doktorego-bekak, ikerketarako bekak, enpresetako praktikak desgaitasun handiak dituzten ikasleentzat eta kirolak eta ikasketak bateragarri egiteko bekak.
Garraio egokitutako Bekak
Garraio publikoa erabiltzeko mugikortasuneko zailtasun handiak dituzten ikasleek UPV/EHUko zentroetarako bidaien gastuak ordaintzeko laguntza hau eskatu ahal dute.
Fundación Universia bekak desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzat
Universia Fundazioak % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten ikasleentzako 1.000 euroko beken deialdia egin du, ikasle horiek aukera-berdintasunean sartzea eta haien aurrerapen akademikoa bultzatzeko. Beken programa honek kalitatezko hezkuntza inklusiboa sustatzen du.
Izena ematea urriaren 3ra arte Universia Fundazioaren webgunean.
Adecco Fundazioaren unibertsitateko desgaitasuna duten ikasleei zuzendutako beka deialdia
Gradu, master edo LHko ikasketetarako bekak.
Adecco Fundazioa eta Cadaguaren beka II. deialdia, desgaitasunak dituzten unibertsitate ikasleentzat
600 €-tik 4.000 €-ra arteko 10 prestakuntza-beka.
Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Esteka:
"Reina Letizia para la Inclusión” Laguntza-programa
Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuak deitutako programa, desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta lanbide baldintzen hobekuntza sustatzeko.
Laguntza motak:
- Laguntza-produktuetarako eta behar teknikoetarako laguntzak
- Prestakuntzarako eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko laguntza teknikoa eta pertsonala emateko laguntzak
- Unibertsitateko, graduko, graduondoko eta masterreko ikasketetarako laguntzak
- Nazioarteko mugikortasunerako laguntzak
- Mugikortasun nazionalerako laguntzak
- Hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko laguntzak
- Doktoretzarako laguntzak
- Goi mailako kirolarientzako laguntzak
Eskabideak bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira www.rpdisla dad.es helbidean eskuragarri dagoen formulario normalizatuan, edo Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en egoitza elektronikoan, https://sedemscbs.gob.es helbidean, "Desgaitasunari buruzko Errege Patronatua" izeneko "izapideak" atalean.
Eskaera egiteko epea urtarrilaren 9an amaituko da.