inf_curso_pdi_bizkaia_17_18

IRAKASLEEI ZUZENDURIKO IKASTAROA: ANIZTASUNERAKO IKUSPEGI BERRIAK. BIZKAIKO CAMPUSEKO IKASTAROA

Justifikazioa

Unibertsitateko ikasgeletan aniztasuna errealitate bat da eta horren adierazle da desgaitasunak edo/ta premia bereziak dituzten ikasleen kopurua ikasturte batetik bestera gora egiten duela. Irakaskuntza bera egokitzen ari da eta metodologia eta ebaluaketa berritzaileak ezartzen ari dira. Irakaslea erronka berri baten aurrean dago eta prestakuntza honen bidez inklusio arloan oinarrizkoa ezagutzak jaso eta UPV/EHUk arlo honetan duen araudia eta prozedura jarduerak  ezagutuko dituzu.

Helburua

“Aniztasunerako ikuspegi berriak” ikastaroaren helburu nagusia hauxe da:

  • Hezkuntza inklusiboan pauso berriak eman eta kontzientziatzea.
  • Irakaskuntzan parte hartzeko eta ikasteko oztopoak identifikatzea.
  • Irakasleen prestaketa hobetu nahi dugu desgaitasun egoera desberdinen aurrean nola jokatu  eta jardunbide egokiak bultzatuz.

Ikastaroaren deskribapena

Ikastaro honen bitartez irakasleak aniztasunaren ikuspegi desberdinak ezagutuko ditu, desgaitasunaren, aniztasun funtzionalaren kontzeptua, aurrekariak eta egun hezkuntza inklusiboak duen garrantziaz ohartzeko baliagarria izango da. Ikasgeletan eta ikaskuntzan egon daitezkeen oztopoak identifikatuko ditugu. Hiru saio izango dira eta azken saioan praktika egokien esperientziak landuko dira (irakasle gonbidatuak).

Metodologia

Metodologia dinamikoa izango da elkarren arteko elkarrekintza eta partaidetza bultzatuko da bakarkako eta taldeko jarduera desberdinen artean, hausnarketa, arazoen konponbidea eta konponbideen bilaketa landuko da. Bi saiotan banatzen da ikastaroa.

Gaia

  • Hezkuntza inklusiboa
  • Desgaitasunak edota hezkuntza premia bereziak: kontzeptua, aurrekariak, mitoak.
  • Aniztasuna: ikasgeletako errealitatea
  • Ikasleek dituzten premien erantzuna unibertsitatean: oztopoak eta laguntzak.
  • Praktika egokiak: irakasleen esperientziak

Ikastaroko datuak

  • Hartzaileak: unibertsitateko irakasleak
  • Data eta lekua:
    • Euskarako taldea: azaroak 12,19 eta 26 / Ordutegia:14:30-17:30h
      • Lekua: 7. gela  (Master eta Doktoradutza Gela) Leioako Liburutegi Nagusian.
    • Erdarako taldea: azaroak 13,20 eta 27 / Ordutegia: 14:30-17:30h
      • Lekua: 6B gela (Master eta Doktoradutza Gela) Leioako Liburutegi Nagusian.
  • Iraupena: 9 ordu
  • Plazak: 20 ikastaro bakoitzean
  • Izen emate epea: urriaren 23tik 30ra. Azaroaren 12ra arte luzatuta

Izen-ematea

https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/irakasleentzako-ikastaroa-bizkaia

Antolatzailea

UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua Bizkaiko Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean.