inf_bases_concurso_carteles_2025

UNIBERTSITATE INKLUSIBOARI BURUZKO VII. KARTEL LEHIAKETAREN DEIALDIA 2025

OHARRA: Epearen luzapena abenduaren 15 arte 
  1. Deialdiaren helburua

    Euskal Herriko Unibertsitateko (EHUko) Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lehiaketa bat antolatu du unibertsitate inklusiboaren adierazgarri izango den kartela aukeratzeko, oinarri hauekin:
  2. Gaia

    XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa, desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza-laguntza premia espezifikoak dituzten ikasle guztiei ikasketetan eta unibertsitateko jarduera guztietan sarbidea eta parte hartzeko aukera berdintasuna emango diena.
  3. Parte hartzaileak

    1. EHUn matrikulatuta egotea ikasketa ofizialetan edo berezko graduondoko ikasketetan (hau da, etengabeko prestakuntzako masterretan, unibertsitate espezializazioko tituluetan edo unibertsitateko aditu tituluetan) eta mugikortasun-programen bidez EHUn dagoen edozein ikaslek. 

    2. Lan bakar bat aurkeztuko du ikasle bakoitzak.

  1. Lanen ezaugarriak

    1. Kolorea eta teknika: libreak.
    2. Obraren tamaina: 50 x 70 cm, bertikalean.
    3. Lanak originalak eta argitaragabeak izango dira, eta nahitaezko osagarri izango dituzte:
      • Lehiaketaren gaiarekin zerikusia duen testu bat: euskaraz eta gaztelaniaz.
      • EHUko tipografiaren erabilera: EHUsans gaztelaniaz eta euskaraz
      • EHUren logoa eta Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren izena, eransten den eredua jarraituz  (ikus eranskin 1)  
      • Ez da onartuko EHUko logoa kartelaren diseinuko elementu moduan erabiltzea horrek EHU marka adierazteko gidan ezarritako ezaugarriak, neurriak edo kokapena aldatzea baldin badakar.
      • Kartelen mezuek genero berdintasuna kontuan hartu beharko dute, hurrengo gidetan adierazten diren aholkuei jarraituz:
      • Ez dira onartuko adimen artifizialarekin egindako diseinuak, ezta adimen artifizialak egokitutakoak ere
  2. Lanen aurkezpena

    1. Eskaria modu telematikoan aurkeztu beharko dira lehenik, eta, ondoren, egoitza elektronikoan erregistratu, jarraibide hauei jarraituz:
  • Web-orrian eskuragarri dagoen formularioa beteko da, eta bertan datu hauek jasoko dira: izen-abizenak, NAN, ikasten ari den titulazioa, ikasten ari den ikastegia, helbide elektronikoa, telefonoa eta obraren leloa.
  • Eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du betetako inprimakiaren, jakinarazpenetarako eskabidean agertzen den helbide elektronikoan.

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan eta 2024ko irailaren 11ko, EHUko bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko eta jarduteko arautegia ezarritakoarekin bat etorriz, eskabidea EHUren egoitza elektronikoan (https://egoitza.ehu.eus) ezarritako epean aurkeztu beharko da.
    Horretarako, egoitza elektronikoan jasotako identifikazio- eta sinadura-bideetako edozein erabili ahal izango da, hala nola BakQ, NAN elektronikoa edo Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren FNMT-CERES ziurtagiria. Izenperen ziurtagiri profesionala hodeian duzula "Ziurtagiri digitalak" aukeraren bidez sartzeko, beharrezkoa da profesionalentzako txartel birtuala hodeian instalatuta izatea eta saioaren hasiera egitea.
    Era berean, behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan, EHUko erregistro-arloko laguntza-bulegoetan aurkeztu ahal izango da. Euskarri ez-elektronikoan dauden dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio-espediente elektronikoan txertatzeko. Aurkeztutako originalak interesdunari itzuliko zaizkio, non eta arauak ez duen zehazten Unibertsitateak zainduko dituela edo nahitaezkoa ez den digitalizatzeko modukoak ez diren objektuak edo dokumentuak euskarri espezifiko batean aurkeztea.
  • Egoitza elektronikoan sartu ondoren, prozeduren eta zerbitzuen Katalogoan "Izapide orokorrak" eta "Erregistro elektroniko orokorra" aukeratu behar dira, eta "Eskatu" eremuan deialdiaren datuak eta unitate arduraduna adierazi behar dira (zehaztu: 2025eko unibertsitate inklusiboari buruzko kartel-lehiaketaren VII. edizioa. U02000325 – Desgaitasuna dituzten pertsonentzako zerbitzua).
  • Egoitza elektronikoaren eskabidean honako hauek aurkeztu beharko dira:
    • Posta elektronikoan jasotako formularioaren PDFa.
    • Jpg artxibo bat, obraren 300 ppp-ko bereizmenarekin. Lanek ez dute egilearen izenik edo sinadurarik izango
      GARRANTZITSUA: Formularioa betez, telematikoki bidaltzen diren eta aurretik egoitza elektronikoaren bidez erregistratu ez diren eskabideak AURKEZTU GABEKOTZAT joko dira, eta lehiaketatik kanpo geldituko dira.
OHARRA: Epearen luzapena abenduaren 15 arte 
  1. Lanak aurkezteko epea: 2025eko irailaren 22tik azaroaren 22ra arte. Epearen luzapena abenduaren 15 arte
  2. Informazio telefonoa eta e-maila: 943 01 5183 / discap@ehu.eus  
  1. Sariak

    1. Irabazleek hurrengo sariak jasoko dituzte:
      • 1. saria: iPad Air bat.
      • 2. saria: 400 euroko Ehudendako txartel bat.
      • 3. saria: 200 euroko Ehudendako txartel bat.
    2. Saria jabegabe utzi ahal izango da, kartelek gutxieneko kalitate teknikorik ez badute.
    3. Kartel irabazlea EHUren jabetza bihurtuko da, eta egileak haren ustiapen eskubideak lagako ditu, erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoen modalitateetan, EHU izanik horren onuradun bakarra.
    4. Kartel irabazlearen inprimaketak tonalitate aldaketaren bat behar badu, emaitza hobetze aldera, edo akats ortografikoak zuzendu behar badira, epaimahaiak aldaketa horiek agindu ahal izango ditu, egilearekin harremanetan jarri ondoren.
  2. Epaimahaia

    1. Epaimahaiak 5 kide izango ditu: Arte Ederren Fakultateko eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko irakasle bana, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak izendatuak, EHUko Orientaziorako eta Hezkuntza Inklusiborako zuzendaria, Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren ordezkari bat eta ikasle bat, EHUko Ikasleen Kontseiluak proposatua.
    2. Kartel irabazlearen aukeraketa: epaimahaiak hautatutako kartelak jendaurrean erakutsiko dira, EHUren web orrian eta EHUren hiru campusetako gune desberdinetan. Hautatutako kartelen artetik, saridunak aukeratuko dira, abenduan jakinaraziko direnak,  eta sariak ekitaldi batean banatuko dira, zerbitzuaren web orriaren bidez iragarriko dena.
    3. Aurkeztutako lanek kontuan hartuko dituzte irudi bankuetatik hartutako argazki, irudi edo baliabide grafikoak erabiltzeko behar diren eskubideak, irudiak egilearenak ez direnean. EHUk ez du inolako erantzukizunik izango lanen edukiek hirugarrenei dagokienez eragin ditzaketen erreklamazioetan.
    4. Epaimahaiaren eskumenak: epaimahaiak, hautapen prozesuaren edozein unetan, atzera bota ahal izango du lan bat, baldin eta:
      • Zalantzak badaude haren egiletzaz.
      • Pertsonen duintasunaren aurkakoa bada.
      • Beste obra baten plagiotzat har badaiteke, edo plagioa ez izanik beste lan baten imitazioa denean, edota beste obra batzuetan inspiratzen denean. Hala, epaimahaiak, horren berri izatean, lanari originaltasun merituak falta zaizkiola erabaki ahal izango du.
      • Atzera botatzea bozketa hasi ondoren gertatzen bada, aurrera jarraituko du bozketak hautatutako gainerako kartelekin.
    5. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak erabakia berraztertu eta bertan behera utzi ahal izango du, aurreko paragrafoan aurreikusitako egoeraren bat sortzen denean.
    6. Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar onartzea bai oinarriak bai antolatzaileen eta epaimahaiaren erabakiak, eta uko egitea oinarrien eta erabakien aurkako errekurtsoei.
    7.  Antolakuntzak oinarri hauek aldatu ahal izango ditu, Erakundeak eskubidea izango du oinarri hauek aldatzeko, beharrezkoa izanez gero, justifikatutako arrazoiengatik bakarrik. Aldaketa horiek EHUko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira.