inf_ehuzeinu

ehuZeinu

Zer da ehuZeinu?

Zeinu hizkuntza interpretearen bidez bideokonferentzia zerbitzua da eta gorrak diren pertsonak eskatu dezake. Zerbitzu honek, audio eta bideo konexioa denbora errealen izateko aukera ematen du, pertsona gorra eta UPV/EHU-ko solaskidearen artean komunikazio irisgarria egon dadin zeinu hizkuntzako interpretearen bitartez.

Jarduera akademikoan ematen den komunikazioa irisgarria dela bermatzeko eskaintzen da zerbitzu hau. Ikasle gorrak online tutoretza, idazkaritzan tramiteak edota kontsultak egin ditzake, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzuarekin online bilerak eska ditzakete besteak beste.

ehuZeinu-k nola funtzionatzen du?

Hitzordua eskatu nahi duenak, behean dagoen formularioa bete behar du eta kontsulta zein zerbitzutan egin nahi duen adierazi.
Zerbitzu hau webcam bitartez ematen da Blackboard Collaborate plataforman.

Hitzordua eskatu ostean, posta elektronikoz bideokonferentziara sartzeko esteka jasoko duzu.

Hitzordua nola eskatu?

Hurrengo formularioa bete ezazu:

Esteka:  formularioa

BIDEO_ZEINU_EHUZEINU